Dorletako Ama TXEko txirrindulariak Gipuzkoako erlojupekoan aritu dira asteburuan

Neska infantilak dominekin. (Argazkiak: Dorletako Ama TXE)

Larunbat honetan Zumaian ospatutako Gipuzkoako erlojupekoan emaitza onak lortu dituzte Dorletako Ama TXEko txirrindulariek. Eguraldiak lagundurik 2,2 kilometrotako zirkuitu lehorrean Dorletako lau taldek parte hartu zuten.

Mutilen infantil mailan, Dorletako hiru txirrindularik eta Bergarako Lokatza taldeko beste bi txirrindularik osatutako taldeak lan txukuna egin ondoren, zazpigarren sailkatzea lortu zuen.

Nesken infantilen erlojupekoan berriz, Dorletako hiru txirrindularik eta Aloña Mendiko beste txirrindulari batek osatutako laukoteak hirugarren sailkatzea lortu zuen, irabazleengandik 30 segundotara.

Mutilen alebin mailan, Dorletako lau txirrindularik osatutako taldeak erlojupeko bikaina egin zuen bigarren postuan sailkatuz, irabazleengandik 30 ehunenekotara. Dorletako eta Lokatzako alebin neskek osaturiko taldea ere ez zen gutxiago izan, hauek ere bigarren postuan sailkatzea lortu zutelarik.

Dorletako Ama TXE taldetik txirrindulari guztiak zoriondu nahi dituzte egindako lanagatik; datorren astean Azkoitian izango dute hitzordua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak