Dorletako Ama TXEko txirrindulariak Gipuzkoako txapelketan aritu dira asteburuan

Larunbat honetan Tolosan jokatutako Gipuzkoako txapelketan emaitza bikainak lortu dituzte Dorletako Ama TXEko txirrindulariek, azken aldian lortutako emaitzei jarraipen bikaina emanez.

Infantil mailan Aratz Larrañagak, Lier Torresek, Beñat Plazak, Katixa Navarrok, Maialen Sanchok eta Izaro Ezpeletak parte hartu zuten.

Nesken kategorian, esprint luze baten ondoren Izarok eskuratu zuen lehen postua, Gipuzkoako txapeldun berria bilakatuz. Mutilen artean, Aratzek soilik izan zuen aukera azken lasterketan lehiatzeko. Azken honetan, nahiz eta talde buruan ibili ezin izan zuen lehen postuengatik lehiatu.

Nile Agirretxe alebina, podiumaren gorenean.

Alebin mailan Ainhoa Plazak, Nile Agirretxek, Markel Diazek eta Itoitz Olaziregik parte hartu zuten. Nesken kategorian Ainhoak ezin izan zuen lasterketa amaitu eroriko baten ondorioz, baina Nile bikain aritu zen lehen postua eskuratuz. Mutilen kategorian berriz, Markelek eskuratu zuen lehen postua esprint estu baten ondoren.

Markel Diaz, podiumeko lehen postuan.

Datorren astean Zumaian

Datorren astean Zumaian jokatuko den Gipuzkoako taldekako erlojupeko lasterketan izango dute hitzordua txirrindulariek, ea azken boladako emaitza onei jarraipena eman diezaieketen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak