Dorletako Ama TXEko txirrindulariek Mendaron izan zuten hitzordua

Larunbat arratsaldean Dorletako Ama TXEko txirrindulariek Mendaron jokatutako lasterketetan parte hartu zuten. Eguraldiak lagundu ez zuen arren gogotsu aritu ziren txirrindulariak euripean.

Benjamin mailan Maddi Agirretxe, Oinatz Bailez eta Aratz Arana aritu ziren. Parte-hartze lasterketa izan arren Aratz helmugaratu zen lehen postuan, bere urtebetetzerako opari bikaina eskuratuz.

Alebin mailan Ainhoa Plazak, Nile Agirretxek, Markel Diazek eta Peru Herrastik parte hartu zuten. Nesken kategorian, erorikoa tarteko, Ainhoa izan zen lehen sailkatua eta Nile bigarrena. Mutilen kategorian berriz, Markel izan zen garaile.

Azkenik, infantil mailan sei txirrindularik parte hartu zuten: Katixa Navarrok, Izaro Ezpeletak, Maialen Sanchok, Oxel Isazelaiak, Aratz Larrañagak eta Beñat Plazak.

Nesken kategorian Dorletako hiru txirrindulariak izan ziren azkarrenak, Katixak eskuratu zuen lehen postuan, Izarok bigarrena eta Maialenek hirugarrena.

Mutilen kategorian Dorletako txirrindulariak ongi aritu ziren, lasterketa bizkorra izan arren tropel buruko multzoan ibili ziren baina ezin izan zuten bukaerako esprinta lehiatu.

Zorionak txirrindulari guztiei! Hurrengoko lasterketa, hiru aste barru, Antzuolan izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak