Emaitza bikainak lortu dituzte Dorletako Ama TXEko txirrindulariek asteburuan

Igande honetan Irunen jokatutako Gipuzkoako nesken txirrindulari lasterketan emaitza bikainak lortu dituzte Dorletako Ama txirrindulari eskolako txirrindulariek.

Eguraldiak lagundu ez zuen arren, euripean bikain aritu ziren txirrindulariak. Benjamin mailan Maddi Agirretxek parte hartu zuen eta bikain aritu zen, etorkizun oparoa duela erakutsiz.

Alebin mailan Ainhoa Plazak eta Nile Agirretxek parte hartu zuten. Lasterketa buruan ihesi ibili ondoren, Ainhoa Plazak eskuratu zuen lehen postua eta Nile Agirretxe hirugarren sailkatu zen.

Azkenik, infantil mailan Katixa Navarrok, Izaro Ezpeletak eta Maialen Sanchok parte hartu zuten. Hirurak tropel buruan ibili ondoren, Katixa Navarrok erorikoa izan zuen eta ezin izan zuen lasterketa amaitu. Maialen Sancho bikain aritu zen eta azken unera arte lehen postuen lehian aritu zen. Izaro Ezpeletak berriz, esprint estu baten ondoren bigarren sailkatzea lortu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak