"Iheslariak"

Erabiltzailearen aurpegia Diego Martiartu 2012ko mai. 26a, 02:00

1970etik hona ETAk eragindako iheslariek...

... Hego Euskal Herriko biztanleen artean utzitako "zuloa" 200.000-300.000 pertsona ingurukoa ei da. 

Horiek dira behintzat Espainiako komunikabide eta aditu asko bolo-bolo haizatzen ari diren zifrak. Ehunka mila horiei Hego Euskal Herriko hauteskundeetan botoa emateko aukera eman gura diete orain.

Demagun kopuru horiek benetakoak direla. Demagun 250.000 biztanlek alde egin behar izan duela hemendik ETAren erruz. Hego Euskal Herriko lau probintzietan 2.800.000 biztanle dagoela kontuan izanik, ondorioa argia da: Hego Euskal Herriko biztanleen %8,2k alde egin behar izan dute arrazoi politikoak direla-eta iragan 40 urteetan. Portzentaje hori Debagoieneko biztanleriari aplikatuz gero, hona hemen emaitzak: Aretxabaletatik, ETAk eragindako itolarriaren eraginez, 565 lagun joan da kanpora ihesi. Eskoriatzatik, berriz, 360. Bergarako iheslariak, nire kalkuluen arabera, 1.340 izan dira. Antzuolan, berriz, 200 bat herritarrek egin du hanka. Elgetan, 90ek gutxi gorabehera. Aramaion, 135ek. Gatzagan, 25 inguruk. Oñatin, 985ek. Arrasaten 2.000 herritarrek utzi du bere herria ETAren jardunak behartuta. Datu bitxi gisa, kontuan har Arrasateko Bedoña auzotik 9 lagun joan direla ihesi baserriak hutsik eta lurrak sasien mende utzita.

Zeintzuk dira indarkeriak behartuta erbestera ihes egindako milaka debagoiendar horiek? Non daude haiek utzitako zientoka etxe hutsak? Ni Arrasaten bizi izan naiz betidanik eta, despistatu xamarra naizelako-edo, ez dut iheslariotatik inortxo ere ezagutzen. Tira, gogoan dut arrasatear batek alde egin zuela herritik familiarekin, zerrenda batean salataritzat jotzen zutela-eta, baina haiek Donostiara joan ziren...

Bullshit ederra sakatu nahi digute, hemendik pasatu diren polizia eta guardazobil guztiek Euskal Herrian botoa eman dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak