Radiata pinuaren eta hango pinuen antzagaittik hasiko al zien Kanadako basuak Atxagaren eta Laboaren zerebrotan, orduan? Baina gaixotu egin da insignisa, eta zuhaitz gorriz bete die mendixak udazkena etorri aurretik. Honek ekarriko zittuan, agian, azken boladan entzuten dien eukaliptuaren inguruko zurrumurru bilddurgarrixak. Lehen aittatutako azterketa horrek be badino 2010ian Bizkaiko kostan daguaneko 15.000 hektarea eukalipto bazerela. Eta datu bezela: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zuhaitz-eremu danan –ezin jako edozeri baso deittu– %10etik gora egur ustiapenerako lur publikuak die. Publikuak!
Ruper, noiz hasiko gara maitte dogun hori zaintzen? Inori entzun izan dotzat euskaldunok alemanen antzik badaukagula… Nahiko nittuzke guretzat euron baztarrak, basuak...