"Beruana"

Erabiltzailearen aurpegia

Ez jat gehixei be gustatzen holako kontuekin ibiltzia. Baina hain barrura sartu jat…

... ezin ba zeoze eskribidu barik geratu. Kontua astelehenian hasi zan, Goiena jaso nebanian. 

Mairua makurrarazi dute leitu neban notizia printzipala eta azpixan fotografixa haundi bat: Antzuolako batailoiko kideak, mairuaren aurrean, eta kapitainaren aginduetara, su-armen indarra erakusten.

Irudixa ona zan, eskupeten sua ta dana ikusten zan! Baina moroik ez zan agertzen (moro dinot, oinurrenguan be halaxe leittu nebalako, belaino artian bazan be!). Hori bai, makurtuta-makurtuta zeen bakarrak Antzuelako soldauak zian, lehen illarakuak, eta bigarrenekuak tiro eitten.

Titular horrek ez dot uste Antzuelako alardian azken urtiotan izan dian aldaketiei mesede haundirik eitten dotsanik, baina hori hortan ibili eta dabitzanek argitu biheko leukie. Punto. 

Ez naiz aurten herrira arrimau, baina ez deixela inok pentsau akordau ez naizenik!

Hala ta be, ordezkari fina bialdu neban gabian pelota partiduak eta ikustera. Aitor, ez hauka saltzeko!

Zapatuan, propaganda apur bat eitten ibili nitzan Mondrauen, Ez dot moztuko bizarra nikixa jantzitta eta anedoktak kontatzen eta neure fotografixa bat, kuadrilllakuekin eta kainoia eruaten, harro-harro, ikusi nahi zebanai erakusten.

Maiñua sekuestrau zebenekua, "hi, Maiñu, aitortzen al dok gure aberrixa?", mokoluak zelako barriak eitten zittuen "cadáveres vivos, recuerdo de…", "pisa turbante, pisa más y mejor", "erretirate a los arkupes" eta holakuak entzunda. 

Earra txapadia e, Xabi!

Zapatuan Mondrauen Txistuleruen Eguna eta kalez kale ibili zian jaigiro ederrian. Halako baten ez zan ba bat Iparragirreren (Joseba ez, bestia, urretxuarra) bertsuen doinua joten hasi. Kantatzen. Eta neri keinu eitten kantua jarraitzeko. Nik, mozolo honek, Basaldeko batek esango leukien moduan, bertsuak ganoraz jakin ez. Kriston amorrua emun zostan! Datorren urtian ez nau hola harrapauko ez!

920ko uztailan 26xa ei zan, Nafarruako Muez inguruan, antzuelarrak berandu allau ziala, benetan allau bazian, Nafarruako Erregiai laguntzia emutera, eta…

Berandu ez da izango gaur Ferrerias kalian Siempre es 26 mojito artian ospatzen dabitzanek jakin deixien horren jatorrixa ez dala Moncadako asaltuana eta bene-benetako jatorrixa antzuelarren ibilera hartan dauala, Umiñoko historialarixak bere doktore-tesian dotore-dotore azaldu daben moduan. Beraz, Beti da 26.

Nik neuk ez neuke nahiko bi herrixen artian kontu honen inguruan inolako hasarreik piztia eta horren seinale eta harreman sanuak mantentzeko, bukatzeko, proposamen bat ein gura dot: Antzuelako Futbol Taldia eta Mondrak konbenixua firmau deixien, hurrengo bost urtian Mondra Antzuelako Taldiaren Klub konbenitua izan dain. Hola, gainera, Mondrak "alturan" entrenatzeko aukeria izango leuke. Tomaisto, aprobetxau aukeria, Mondrako harrobixan kriston harribitxixak jaetzek eta!

Ba, horixe, honi be beruana kendu bihar jakola!

--------------------

Dani Larrea

(Arrasaten bizi den antzuolarra)

Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.