Urtiak daroiagu aski da! oihukatzen; aski da! sistematikoki suntsitzen gaittuen erasuen aurrien; aski da! hainbeste sufrimenduren aurrien; aski da! hau eragozteko neurririk hartzen ez dauienen aurrien.
Patriarkauak txiki gura gaitu, menpeko, ezdeus, beldurrez… baina bukatu da, ez gare biktimak, erasotuak gare! Eta erasotzaile horrek izena eta aurpegixa dauko (izen eta aurpegi larrei, dana esaten hasita). Gero eta emakume gehixau gare jabetu garenak baietz, bageikela, aurre ein geikixola, ez garela subjektu pasibuak, gure eskuen dauela egoera iraultzeko ezinbesteko tresna. Eta ez gazela prest eraso gehixau onartzeko, ez kalien, ez etxien, ez lanien, ezta lagunartien be.
Erasotzailia boteretsua da, bai, baina badaki emetasunaren inddarra geldiezina dala, eta horregatik izendatu gaittue historian zehar sorgin, ero, puta… Eta egun, feminista. Ba bai, halaxe gare, jakintsu, desberdin, gure buruaren jabe eta berdintasunaren aldeko borrokalari!
Elkarrengana bildu eta babesien eingo dou bidien aurrera, jendarte justu eta orekatu bat lortu arte. Mila esker, Maite eta Amets, bide hori feminismua deitzen dala erakustiarren.