'#DispertsioarenOndorioak'

Erabiltzailearen aurpegia Dorleta Kortazar 2014ko ots. 5a, 12:00
Irakurle, hitz honeik irakurtzen ari zaren bitartien, Iñako Madrildik...

... Euskal Herrira bueltako bidien egongo da, aurrez Paristik hegazkina iritsi baldin bada behintzat, azken 12 urtiak Frantzia eta Españako kartzelatan emun ostien. 

Azken egunetan, dispertsiñuak eragindako bizipenak jasotzen dien mezuak idatzi dittue hainbatek Twitter sare sozialien #ResultadosDeLaDispersión traola erabilita; umorez idatzita batzuk, amorruz beste batzuk, goxo, gordin… sentimendutik eta emoziotik idatzitakuak danak. Zein gertukuak, noizbait holako bidaia egin biher izen doguenontzat! Liburu luze bat idazteko beste, errepidien jarri eta astebururo kilometruak fan eta fan dabilenantzat.

Iñakokin behintzat ez dittut #DispertsioarenOndorioak berriro bizi biherko, Mirentxineko furgonako gidari moduen ez bada behintzat. Gorka be etxera iristeko egunak kontetan egongo da. Marixol.

Oin bi urte Belfasteko kalietan kartzelatik irtendako IRAko azken presuaren argazkixa ikusi geben farola batetik zintzilik. Parlamentuko hauteskundietan hautagai zan… Hemen, aurretik (erre)bide oso luzia ete daukoguen ba...

GOIENA berripaperan bitartez ezagutzen dau herrixa Iñakok, zati baten behintzat. Ongietorrixa egittia debekatuta egon arren, esatia libre da ondion, ezta? Horixe ba...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak