... handitzeko maratoian murgilduta gazen arren, nire benetako LAGUNAK atzamarrekin kontetako moduen nau (eta seguruenik atzamarren bat soberan eukiko neuke; behatzak seguru!). Herri txiki batekua izetiak, herrigintzan batera eta bestera ibiltziak, zorionez lagun asko izateko aukera emun duzt, eta honeitako asko be maitte dittut, baina ez da gauza bera LAGUNA eta laguna.
Txikitatik kuadrila izeneko instituziño sakrosantu horretan harrapatuta geratzen gare. Zalantza eitten dot gainera, gehienetan kuadrila aukeratzia benetan norberaren irizpidiei jarraituta izaten dan, edo beste zerbaiti lotuta datorren (adina, gela, generua, gurasuak,…).
Zorionez, bizitzak bestelako makina bat bizipen eta aukera jartzen duzku parien, barruen izar bat dir-dir daukien pertsonak, LAGUNAK, ezagutzeko. Eta horrela aurkitu dittut nire bizitzako altxorrak. Ideologia, adin, genero edo jatorri ezberdinetako pertsonei nire atiak zabaldu, eta konturatu naz zenbat aberastu dan nire bizitza.
Maitte dittut nire lagunak, baldintzarik barik, baña barik, dien bezelakuak dien arren, dien bezelakuak dielako; euren ispiluek, nire benetako islada bueltatzen duztielako; nire bizitzaren parte dielako.