... norberak gaixa aukeratu biherrien, gaixak berak aukeratzen zaittuela zu. Heriotzaz inguratuta nabil azkenaldixen, inguruko hainbatek familiartekuak galdu dittuelako, semiakin horretaz aritu nazelako, lagun arteko berbaldixak…
Aste hontan esku artian hartu dot barriro, lagun batek aipatutako ideia baten harixari jarraika, Jorge Oteiza, profeta y conspirador liburua. Eta gozatzen ari naz berrirakurrixaz heriotzari buruz Oteizak zaukon ikuspegixa. Noski! Oso ikuspundu ezberdinetik begiratzen dotzo 92 urteko pertsona batek heriotzari 30 urteko baten aldien, baina zer pentsatua emun duzte artista eta jeinu honen hitzek.
Abenduan 21ien bukatuko omen da mundua; hori geratu omen zan jasota Mayek idatzitako egutegixan. Data gerturatu ahala, interpretaziñuak be aldatuaz doiez; oin adituek ezetz dixue, bukatu ezetz, baina garai barri baten hasiera izango dala, orain arte ezagutu dogunari heriotza emanda.
Ez dakit azkenien zer gertatuko dan, baina politta eta oso emankorra litzake, badaezpada be, abendura arte bizi biher bagare be, egunero azkena izango balitz bezela bizitzia; egin barik dittugunak egin eta pendiente dittugunak beteta, esan gura dittugunak esanda, eta eman biherreko besarkadak eta muxuak emanda.