"TiocfaidhI ár lá!"

Erabiltzailearen aurpegia Dorleta Kortazar 2012ko mai. 14a, 02:00

Etorri barri gare lau lagun Irlandatik bueltan.

Esperientzia aberasgarrixa izan da; lagunartia paregabia, antolaketa bikaina eta lujozko anfitrioiak. Irlandar historixa lehen pertsonan bizitzen ari dienen ahotik euren esperientzia eta bizipenak jasotia lujo bat izan da inundik inora.

Eta hala, hemen biktimen errekonozimenduaz eta errelatuaz tranpatuta gabitzen hontan, atentziñua emutekua da gatazkan eta biktimen ikusgarritasuna Irlandako kalietan. Hemen kamixeta, kartel edo pegatina batzuetan presuen argazkixak eruetia debekatuta dauen bitartien, han famatuak die fatxada osuak hartzen dittuen horma-irudixak, honeik ikusteko mapa, tour eta guzti!! Hemen presuei ongi-etorrixak debekatzen dien bitartien, han nunahi ikusten die gudarixen eta hildakuen izenekin plakak, parkiak… IRAko museo bat be badau, … imaginatzen halakorik hemen?

Protagonistek izen-abizenak eukitziak eta gertaerak ezagutziak errelatoa (zati baten behintzat) osatzen laguntzen dauela uste dot. Eta hala, urtietan zehar gurien istorio txiki eta haundi asko ixildu die, halabiherrez, norbere eta ingurukuen sukaldietako lau pareten artetik urten ezinik. Helduko da eguna horreik kontetako eta entzuteko moduen egongo garena. Eta horretarako be tiocfaidh ár lá, iritsiko da eguna!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak