Ikusi besterik ez dau ze mugimendu dauen herrixen, maiatzien hasi eta udazkenera arte. Adibidetarako, gaiñien daukagun asteburua: zapatista eguna, Luis Ezeizako astia, Gabez Takarraran, manifak han eta hemen…
Ekimen batzuk barrixak die, beste batzuk aspaldiko urtietan martxan dazenak. Baina danak dauke oinarrixen ilusiñua, aldarrikapena eta borondatezko lan asko. Joan dan astien Arizmendi Ikastolak antolatutako 15. ferixie izan leike esaten ari nazenaren adibide garbixa.
Udalbatza barrixa be, zapatuen barik, astelehenetik aurrera hasiko da martxan (honetan be eskoitzarrak desberdin…). Gehixenak barrixak die lan honetan, eta seguru guztion laguntza eskertuko dauiela.
Herrixak badauka hainbat erronka garrantzitsu datozen urtietarako, eta parte hartze prozesuak martxan jartzeko bidiak ezartzia udaletxiari dagokixon arren, herritarron ekarpena nahitaezkua izengo da.
Ea honetan be maila erakusten douen, norbanako moduen hainbeste ekimen aurrera atarateko gai dan herrixa horretan ikustia espero dot.
Eta berandu barik, hasteko, astelehenien, 19:00etan, azken udalbatzai agur esan ta barrixai dagokixon ongi etorrixa eiteko aukera paregabia daukagu.