Dorleta Kortazar: "Badatoz hauteskundiak"

Erabiltzailearen aurpegia Dorleta Kortazar 2011ko mar. 17a, 01:00

Gure herriko alderdixak badabitz barne ebaluaketak egiten, azken lau urteotan egindako lana baloratzen batzuk...

... eta gauzak zein gaizki egin diren esaten beste batzuk.

Eta orainguan be, ohitura dan lez, bere ekarpena ein dau Goienak. Udal gobernuak zein gainontzeko alderdixek ein daue dagokixen baloraziñua. Eta zalantza sortzen jat, zelan izan leike errealitate bera hain desberdin ikustia batzuek eta bestiek?

Aitortuko dot ni be ez nazela objetibua kasu honetan, izan be onerako edo txarrerako tokatu jat-eta udaletxiaren gorabeherak jarraitzia. Baina gogorra ein jat irakutzia hainbat gauza, batez be beraiek nik bezain ondo dakitelako (edo jakin beharko leukie, behintzat) zein izan dan azken lau urtetako egoera udaletxian. Gogorra ein jat autopista edo AHTa inposatu duzkuen alderdiko kidien partetik aukerak galdu direla irakurtzia; edo politika kontinuista ein dala, edo ez dala ezkerreko politikarik ein. Zaharren egoitzari buruz irakurritakuaz, no coment.

Eskerrak, Asteleheneko Goiena papera eskutan hartu eta Edorta Zubizarreta ikusi doten, gogora ekarriaz bera alkate izan zanien zinegotzi guztixak egon ginela lanien elkarrekin, prestutasunez, moziño etikuen beharrik barik. Ea maiatzetik aurrera berriro be horrelakuak errepikatzeko moduen garen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak