Aitzorock II, eta III eta IV…

Erabiltzailearen aurpegia Dorleta Kortazar 2010ko abe. 24a, 07:00

Aitzakia gutxi behar izaten dogu herrixen zerbait antolatzen danien, alkarren ingurura bildu eta disfrutetako.

Zapatukua moduko ekimenak antolatzen dienien giro ezberdina egoten da herrixen, beti sentitzen dogu urduritasun puntu bat, dana ondo urtengo ete dan.

Zapatukua primerakua izen zan: Pastors of Muppets taldiak, Bordeletik etorrita, begi bistakua zan eurak be gure artien gustora ibili ziela. Oso proposamen originala da eurena, 14 haize instrumentu Metallica, Iron Maiden eta Su ta Garren bertsioak egiten… Jo ta Keren bertsiñua itzela!!

Zea Mays, indartsu eta goxo. Diska guztixak Durangon saldu ta ezer barik etorri zien gurera! Gatibu be ederto; oholtza gaineko espektakulua bezain ikusgarrixa izen zan gaztetxoak eta heldutxoak elkarrekin dantzan, saltoka eta abesten ikustia. Eta bukatzeko Amaiur, San Pedrotako izarrak berriro be danok dantzan jartzia lortu zauien.

Eta horretarako 50 pertsonatik gora jo ta su lanien. Halakotan, laguntza eske etorriz gero, ezin ezetzik esan, lana zenbat eta gehixaun artien banatu, atseginaua egiten da-ta. Eskerrak hemendik Aitzorrotz elkartiai, lanien ibili zienei, kontzertuaz disfrutau zauienei, eta inguruko biztanliei euren pazientziagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak