Baina badira oraindik hau guztiz ulertzen ez dutenak; janariaren eta edariaren barauari buruz zerbait badakigu, bai, baina beste hainbat esanahi ere badira ramadanaren bueltan.
Alegia, ramadanak fedea, komunitate sentimendua edota besteekiko elkarkidetasuna indartzeko balio du, besteak beste. Betikoekin partekatzen ditugun momentu horiei balioa ematea bada geure burua ezagutzeko modu bat. Oro har, edonoren bizitzan inpaktu positiboa izan dezakeen xede espiritualak, pertsonalak eta sozialak dituen ekimen bat da.
Helburu horiek praktikan jartzeko uneetako bat Iftar-eko afaria da, eta guk ere gurea egingo dugu; otsailaren 20an izango da, Seber Altube plazan, euskal eta arabiar kulturek elkar ezagutu eta elkarbizitza sustatzeko. Gainera, ekitaldi polit hori gurekin bizi nahi duen edonor ongietorria izango da, komunitatea indartu eta kulturak gerturatzeko.