Elkarterik gabe, ez dago bizitzarik

Erabiltzailearen aurpegia Djamila Zereiby 2025ko ira. 19a, 00:00

Duela bost urte, Gipuzkoako Foru Aldundiak, lurraldeko askotariko elkarteekin batera, Elkarteen Foroa abiatu zuen.

Gaur egun, egonkortutako proiektua da, elkarteak indartuz eta gizartearengan duten eragina ikusaraziz, baita instituzioekin elkarlanean arituz ere. Elkarlan horri esker, 2023an, Prest sortu zen, udalei zuzendutako proposamen bat, tokiko elkarteen eta instituzioen arteko elkarlana sustatzeko. Mezua garbia da. Elkarte barik, ez dago bizitza komunitariorik. Mezu hori indartzeko, Elkartiri ikus-entzunezkoa sortu dugu, dagoeneko ikusgai dagoena Aldundiaren webgunean. Ikus-entzunezkoak elkarterik gabeko udalerriak irudikatzen ditu: udalerri hutsak, sare sozialik gabekoak, jarduerarik gabekoak eta elkarlaguntzarik gabekoak. Funtsean, bizitzarik gabekoak.

Elkartiri ohartarazpen bat da. Izan ere, elkarteak desagertzen ari dira, eta hori da IMMEren kasua ere; desagertzeko arriskuan baitago. Hala izanik, komunitate bat galduko genuke, herritarren sare bat. Beraz, instituzio guztiei eta herritarrei dei egiten diegu komunitatea eta elkarteak zain ditzaten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak