Arrasatear izateaz harro nago

Erabiltzailearen aurpegia Djamila Zereiby 2025ko api. 4a, 00:00

Martxoaren 22an, Emakume Musulmanak Euskal Gizartean Integratzeko Elkarteak antolatuta, baraualdia eteteko festa egin genuen Seber Altube plazan.

Ospakizun eder hori une esanguratsua da ramadan hilabete sakratuan, eta topaketarako espazio bilakatu zen gurean, etorri zirenen poztasunaren eta batasunaren lekuko. Lerro hauen bitartez, arrasatearrei eskerrik beroenak eman gura dizkiegu, parte hartzeagatik, babesagatik eta elkarbizitzarekiko erakutsitako konpromisoagatik.

Egun hartan, kolorez, aromaz eta irribarrez jantzi zen plaza, eta giro bero eta abegitsua sortu zen. Janari-dastatzeek eta musikak elkartu egin gintuzten, aniztasuna eta elkarbizitza baketsua ospatzeko.

Ekintza horrekin, integrazioarekiko eta elkarrekiko errespetuarekiko konpromisoa berretsi dugu. Espero dugu esperientzia hori baliagarri izango dela etorkizunera begira, Arrasatek duen aberastasuna azaleratzeko. Elkarrizketaren eta lankidetzaren bidez etorkizun inklusiboago eta baketsuagoa eraiki dezakegulako, Arrasate batuago baten alde. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak