Kolektibo horren parte naizen heinean, kultura eta tradizio ezberdinen arteko elkarrizketa eraikitzaileak sustatzen ditugu, baina trabak besterik ez dugu aurkitzen. Emakume guztien inklusioa eta ongizatea baino ez dugu nahi, zubiak eraikiz eta enpatia eta errespetua sustatuz.
Nire desira zera da: aniztasun kulturala funtsezko balio gisa aitortzea, gure komunitatea indartzen duen balio gisa. Izan ere, desberdintasunak ezin daitezke banaketaren arrazoi izan, ikasketarako erreminta baizik. Horretarako, ordea, ezinbestekoa da eragile guztien ulermena, konpromisoa eta babesa.
Integrazioa ez da emakume musulmanon helburua bakarrik, baizik eta guztiondako onura bat. Izan ere, batuta dagoen komunitate bat indartsuagoa da. Beraz, inklusioa oinarri, elkarrizketa irekiak izateko espazioak sortu behar ditugu, etorkizun bateratua sortzeko. Eskerrik asko, aldez aurretik, borroka horren parte zareten guztiei. Integrazioa elkarren eskutik egiten den bidea da eta ziur naiz lortuko dugula.