Joan den asteko osoko bilkuran, martxoaren 5ean, mozio bat aurkeztu genuen; Arrasateko Udalari hainbat eskaera egin genizkion. Besteak beste, eskatzen genuena zen udal bulego bat sortzea, bitartekari lanak egingo lituzkeena herritarren eta instituzio publikoen zein pribatuen artean; nagusiki, alokairuari dagokionez. Izan ere, etxebizitzarekin oso arazo serioa daukagu eta Udalak esku hartu behar du lehenbailehen. Bestalde, gure proposamenetako bat da udal jabetzakoak diren Polmetasako lurretan babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzea. Modu horretan, lortuko genuke eskuragarria den alokairu bat; izan ere, etxebizitzen jabeekin egiten diren negoziaketek ez du bermatzen alokairu duin bat, nahiz eta haien jarrera ere ulertzen dugun.
Gure mozioa onartu egin zuen udalbatzak, EAJren aldeko botoekin, EH Bilduren eta Elkarrekin Arrasateren abstentzioarekin eta sozialisten aurkako botoekin. Beraz, espero dugu gure eskaerak bidea egin dezala eta ez dadila izan promesa hutsa. Izan ere, laguntza espero dugu Udalarengandik.