Gogoan dut
guraso zein ikasleek
egin zizuten agurra.
Lora sortaz eskuan
eta irrifarraz ahoan
oroitzen zaitut egun hartan.
Eman zein jaso zenuen
guztiaren pozez,
agurtu zinen esker onez.
Gaur herri osoak malko gaziz
dugu lore sorta eskuan,
baina zure pozaren indarrez
egingo dugu aurrera bidean.
Zuk eman diguzu
guztion bihotzera iristeko errezeta,
maitasunez pentsatu, maitasunez egin
eta maitasunez bizitzea.
Irakasle, lagun zein famili bezala
irakatsi diguzu
gure biziko ikasgaia.
(Ane Arrizabalaga)
Pili Otxoa Ugalderen familiaren partetik, bihotz-bihotzez, eskerrak parte hartu zenuten guztioi.
----------
Danel Goikolea eta Ane Arrizabalaga
Arrasate