Larunbat honetan, hilak 25, Iruñean Anaitasuna infantil eta kadete judo txapelketak burutu ziren.
Goizean infantilen txanda izan zen eta Desorekatik Alain Garmendia, Haitz Urrutia, Oxel Roo, Aner Altuna, Unax Altuna, Nahia Muniozguren eta Labrit Alvarez bertaratu ziren.
Txapelketaren honek ligaxken fase bat planteatzen du judoka guztientzat, honela gutxieneko 2 borrokaldi bermatzen zaizkiolarik borrokalari bakoitzari. Hau oso interesgarria da judokentzat txapelketa ez delako oinarritzen zuzeneko kanporaketetan eta judokei aukera ematen die ikasketa prozesuak luzatu eta esperientzia ezberdinak izateko.
Hau esanda Nahiak, Unax, Aner eta Labritek ez zuten lortu ligaxken fasea gainditzea, gutxieneko borrokaldiak burutu zituzten eta lan itzela egin arren ez zuten aukerarik eduki zuzeneko kanporaketak jokatzeko. Jarrera paregabea azaldu zuten borrokalari gazteek eta datorren entrenamendu eta txapelketetarako egokitu beharrekoak jasotzeko aukera paregabea izan zen Anaitasunako txapelketa.
Oxel Rook hirugarren postua eskuratu zuen, ondo borrokatu arren oraingo honetan nabaritu zen bere aurkariek bera baino esperientzia zabalagoa zutela borrokan eta txapelketa eremuan.
Alain Garmendia podiumaren lehen postura igo zen. Oraingo honetan Alainek heldutasun maila ikaragarria erakutsi zuen. Lasaitasunez borrokan ibili zen borrokaldia ondo landuaz, entrenatzailearen hitzak entzunda eta desorekatik irakatsitako borroka eredua ezin hobeto landuaz. Zorionak Alain txapelketa paregabea egin zenuen eta emaitzatik haratago aurreko txapelketarekin alderatuz aurrera pausu nabaria erakutsi zenuen, kirolari gaztea izanik judo garapen itzela daramazu.
Haitz Urrutiak ere lehen postua lortu zuen. Oraingoan Urrutiatarren txikiena bikain ibili zen txapelketetan. Arlo emozionala ondo kudeatuz, borroka jarrera paregabea erakutsiz eta borrokaldiak ezin hobeto garatuz. Entrenatzailearekin komunikazio eraginkorra izatea ere lortu zuen eta borrokaldiek eskaintzen duten borroka egoera ezberdinetara oso ondo egokitu zen judoka Arrasatearra; borrokak eskatzen duen etengabeko egokitzea ederto gauzatuz.
Arratsaldean kadeteen txanda izan zen. Txapelketak planteamendu bera zuen ligaxka fasea eta ondoren zuzeneko kanporaketak Desorekatatik Iraide Jauregi, Iker Joaquin, Amets Garitano, Beñat Ovejero, Lizar Garmendia eta Martin Garmendia bertaratu ziren .
Hasteko Lizar eta Martin judoka Atxabaltarren ibilbidea aipatuko dugu. Martini dagokionez Desorekako izaeraren eredu den judoka da, beste askoren modura Judoka langilea, egoera zailei aurre egin eta egunero bere onena ematen duen horietakoa . Martin gogotsu haritu harren ez zuen emaitzik lortu nahiz eta ippon polit batekin etxera itzultzeko aukera izan zuen. Lizar judoka paregabea izan arren oraingoan ez zuen bere bertsio onena erakutsi, kirolari askori gertatzen zaigun egoera da hau. Ikasi behar dugu emaitza ez dagoela gure esku, aldagai askok eragiten bait dute honetan eta ezin genezakeela gure buruari emaitzik exigitu .
Gure lana da daukagunarekin ahalik eta hobekien egitea, hau da kirolari bakoitzak bere buruari exigitu behar diona , emaitzik ez . Eta bide honetan oso garrantzitsua dela kirolari bakoitzak bere barne bakarrizketan nola hitz egiten dion bere buruari , pentsamendu positiboak eta barne bakarrizketa asertiboak eragin ikaragarria duelako eginean . Bakarrizketa horrek ekintza baldintzatzen duelako eta guk geure buruari hitz egiten diogun modu honek motibazioan, autoestimuan, estresaren kudeaketan eta erabakien hartze egokian eragin zuzena duelako. Guzti honekin argi ikusten da bakarrizketa horren garrantzia eragiten duten alor guzti horiek kirolarien eginarekin harreman zuzena dutelako autoestimuan motibazioan , estresaren kudeaketan eta erabakien hartzean eragina badu borrokaren nondik norakoan eragin zuzena du beraz ondorioa da , bakarrizketa positiboa gauzatu behar dugula eta gure buruari era egokian hitz egin behar diogula .
Kirol psikologiaren tip garrantzitsuak txertatzeko aukera aprobetxatu dut , denok ikasi dezagun zein garrantzitsua den askotan ain garrantzitsuak diren kontzeptuei presentzia eman eta jabetze hau gure pentsamendu eskemetan txertatzea.
Txapelketara itzuliz, Beñat Ovejeroren ibilbidea komentatzea tokatzen zaigu . Beñat sorbaldako lesio batetik errekuperatzetik dator eta zalantzekin bueltatu zen txapelketara . Desorekako kirolariak erakutsi zuen nahiz eta errekuperatze fase baten egon ez duela entrenatzen utzi eta judoa garatzen utzi, txapelketa paregabea egin zuen Beñatek eta podiumaren gorenera igotzea lortu zuen. Honez gain bere ikaste prozesuan hobekuntza prozesuak txertatzeko aukera paregabea ere lortu zituen txapelketan sortu ziren egoerak hausnarketaren bitartez lan egin ahal izateko.
Iraide Jauregi ere txapeldun izan zen Iruñan. Judoka Arrasatearrak aspaldian egin duen lehiaketa borobilena buru zuen eta Martinen antzera Desorekaren lan eredua agerian utzi du, lan egoktiu, lan egokitu, lan egokitu ea berriz lan. Emaitza lor genezake edo ez baina fokua bertan jartzea akatsa denez Desorekerrei ematen zaien feedback a prozesuan sinistea eta lehiaketaz gozatzean datza . Zorionak Iraide lan bikaina egin zenuen aste bukaeran jarraitu gogor entrenatzen.
Amets Garitano ere bikain ibili zen baina kasu honetan ez zuen emaitzik atera . Ligaxka fasea gainditu arren final laurdenekoetan erori zen, zorionak Amets egindako lanagaitik .
Azkenik Iker Joaquinen partehartzea goraipatu nahiko genuke . Iker bikain ibili zen , erasotu , defendatu , egoerak sortu , entrenatzailea entzun , etengabe egokitu , erabakiak hartzen fin ibili.... Txapelketa ezin hobea, emaitzari dagokionez finala galdu arren arro egoteko txapelketa burutu zuen . Judoka solido bat bihurtzen dabil Arrasatearra eta urteetako lan eta gogoek bere ondorioak dituztela antz ematen hasten gabiltza. Zorionak Iker jarraitu gogo horiekin entrenatzen.
Azkenik eskerrak ematea Jare Urrutiari, nahiz eta lesionaturik egon bere taldekideei laguntzen egon zen entrenatzaile lan eta rolak hartuaz .Zorionak Jareri ere erakutsitako eskuzabaltasun, gogo eta lanerako prestutasunari.
Askotan esaten dugu moduan jarrera da ezberdin egiten gaituena eta honetarako egunerokotasunean bizi denak bere isla ematen du baita txapelketetan ere.
GORA #DESOREKERS !!!