Desorekers ak Santanderren lehiatzen ibili dira

Erabiltzailearen aurpegia Desoreka judo kluba 2025ko urr. 8a, 09:12

Aste bukaera honetan, Santanderren ospatu den kopa Españako txapelketan parte hartu dute Desoreka judo klubeko infantil eta kadeteek.

Kopa Españako txapelketa zirkuituan super kopako kategoria du Santanderreko txapelketa honek eta penintsulako kirolari honenak biltzen dituen txapelketa da hau. Larunbatean kadeteen txanda izan zen eta Desorekatik Lizar Garmendia, Martin Garmendia, Jare Urrutia eta Jokin Hurtado bertaratu ziren.

Martinek lehen borroka Hugo Huerta madrildarraren aurka izan zuen. Zozketarekin ez zuen zorte askorik izan Hugo maila nazionaleko borrokalari ezaguna bait da eta tamalez lehen borrokaldia beraren aurka galdu zuen. Ondoren bere anaia Lizarren txanda izan zen, lehen borrokaldia irabazi ostean bigarren rondan galdu zuen 5. Postuan amaitu zuen Fernando Romeroren aurka. Repeska bizitzeko aukera izan zuen Lizarrek eta honen lehen borrokaldia irabazi eta bigarrenean Eric Galanen aurka galdu zuen. Txapelketa polita burutu zuen Lizarrek.

Jare Urrutia k lehen bi borrokaldiak irabazi zituen eta final laurdenetan Sofiaren aurkako borrokaldia galdu eta sorbaldan min hartu zuen. Repeskatzeko aukera ere bizi izan zuen baina sorbaldan min hartuta aurre egin zion baina Carlota Diaz Madrildarraren aurka galdu zuen. Txapelketa ona burutu zuen Jarek eta egun ranking nazionaleko 5. postuan geratzen da Santanderreko koparen ostean.

Azkenik Jokin Hurtadoren txanda izan zen.zen Jokinek lehen bi borrokaldia irabazi zituen eta final erdietan bere lagun eta aurkari den Ruben Yagueren aurka lehiatu behar izan zuen. Ruben eta Jokinek urteetan zehar jokatu dituzte maila nazionaleko txapelketetan hainbat final, maila bikaina azaltzen duten bi borrokalari hauek golden scorean amaitu zuten borroka. Rubenek ongi aprobetxatutako kontraeraso baten yuko bat sartu zion Jokini eta honekin borrokaldia bereganatu zuen. Repeskan Jokinek bi borrokaldi irabazi ostean 3. postua lortu zuen, txapelketa ezin hobea burutuz. Jokin Santanderreko koparen ondoren ranking nazionaleko 6. Postuan kokatzen da eta honekin Desorekak maila nazionaleko rankingean bi kirolari kokatzen ditu top 6 mailan.

Azkenik infantilen parte hartzea aipatzea tokatzen zaigu. Oxel Rook promozion mailan parte hartu zuen eta aurkari berdinarekin 3 borrokaldiak irabazi ondoren amaitu zuen bere lana. Haitz Urrutiak bi borrokaldi izan zituen eta urduritasunak zirela eta ez zuen lortu entrenamenduetan erakusten duen judoa ateratzea. Alaini dagokionez lehen borrokaldia galdu eta bigarrena irabazi ostean 3. Borrokaldia golden score an galdu zuen. Ikaskuntza emaitzetik haratago den zerbait da eta borrokaldiek duten aldagai emozionalaz jabetu eta norberaren barne munduaren egokitze eta ikaskuntzak bere denbora darama. Jausi, egokitu eta jeiki; hau da prozesua.

Zorionak Desorekako kirolariei egindako lanagatik, egoera bizi eta aurre egiteagatik. Honekin gogora nahi diegu kirolariei emaitzetik haratago egoten diren ikaskuntzak aberasgarriak izaten zirela norberaren ikaskuntza prozesuan. Bizitako esperientziak beti luzatzen bait digu aukera hausnarketa egin eta egindako akatsez jabetu eta egokitzapen prozesuak abiatu ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak