Arrasatek eta Aretxabaletak judogia jantziko dute: judoa ezagutu eta praktikan jartzeko jardunaldi irekiak

Erabiltzailearen aurpegia Desoreka judo kluba 2025ko abu. 29a, 15:35

Desoreka Judo Kluba-k doako bi saio eskainiko ditu, hezkuntza-ikuspegitik eta adin guztietarako egokituta

Irailaren hasierak aukera paregabea ekarriko du judoaren mundua modu desberdin eta berezian ezagutzeko. Irailaren 2an Arrasaten (Biteri plazan) eta 3an Aretxabaletan, (Ilargi plazan) 17:00etatik 21:00etara, Desoreka Judo Kluba-k jardunaldi ireki eta doakoak eskainiko ditu, judoa gertutik ezagutu eta praktikatzeko.
Ekintza haur, nerabe zein helduei zuzendua dago, esperientziarik izan ala ez. Klubak, gainera, bere lan-metodologia berezia ezagutarazi nahi du: Judo Pedagogikoa.

“Gure metodologiaren erdigunean haurra dago. Edukiak bere garapen-etapara egokituta eskaintzen ditugu, gorputza, emozioak eta pentsamendua modu integralean lantzeko”, azaldu dute Desoreka Judo Klube-tik.

Desoreka Judo Kluba-k hezkuntzan graduatutako irakasleak ditu, unibertsitate-mailako psikomotrizitate eta psikopedagogia prestakuntzarekin, haur eta ikasleen ongizatea eta garapen osoa bermatuz. Metodo honek judoa kirol hutsa izateaz gain, hazkunde pertsonal eta sozialerako tresna bihurtzen du.
Judoak koordinazioa, indarra edo kontzentrazioa hobetzeaz gain, errespetua, ahalegina, ardura eta elkarlana bezalako balioak sustatzen ditu, giro ludiko eta motibatzaile batean.
Klubetik herritar guztiak animatu nahi dituzte parte hartzera, inolako konpromisorik gabe:
“Arropa erosoa ekartzea eta ondo pasatzeko gogoa besterik ez da behar. Gainerakoaz gu arduratzen gara. Zatoz eta ezagutu judoa gurekin!”

πŸ—“ Datak eta kokapenak
πŸ“ Irailaren 2an – Arrasaten Biteri plazan. 17:00-
 πŸ“ Irailaren 3an – Aretxabaletan

πŸ•” ORDUTEGIA:
17:00-18:00  →  4-5 urte bitarteko haurrak.
18:00-19:00 →  6-11 urte bitarteko haurrak.
19:00etatik aurrera  →  gazteen/nagusien taldea.

🎯 Jarduera doakoa | Adin guztientzat
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak