Abuztuaren 9tik 14ra, Desoreka Judo klubeko hamar kidek Valentziara bidaiatu zuten Olympic Training Camp ospetsuan parte hartzeko, goi mailako judokentzako Europako erreferentziazko topaketan. Taldea honako hauek osatu zuten: Iraide Jauregi, Iker Joaquín, Beñat Ovejero, Auritz Llodio, Lizar Garmendia, Martin Garmendia, Amets Garitano, Jare Urrutia, Maren Pereda, Liher Pereda eta Markel Urrutia entrenatzaileak.
Sei egunetan zehar, parte hartzaileek bi saio egin zituzten egunero, lehiaketara egokitutako teknika eta taktika ezberdinak landuaz, maila goreneko kirolari zein entrenatzaileekin. Entrenamenduak erronka bat izan ziren eta taldeari aukera eman zion bere trebetasunak hobetzeko, maila handiko aurkariengandik ikasteko eta mundu osoko judokekin eta entrenatzaileekin esperientziak partekatzeko.
Ahalegin fisikoaz haratago, stage honek klubeko kideen arteko loturak sendotzeko balio izan du. Entrenamenduek, barreek eta elkarri laguntzeak adiskidetasuna eta batasuna sendotu dituzte. Desoreka Judo Kluba ez da bere judoken kalitate teknikoagatik bakarrik nabarmentzen, baita bere kideen artean arnasten den kohesio, elkartasun eta gogoagatik ere.
Valentziako Olympic Training Camp-a, zalantzarik gabe, esperientzia aberasgarria izan da, ikaskuntza, judoarekiko grina eta bizikidetza uztartu dituena. Horrek guztiak Desoreka Judo Klubak sustatzen duen filosofiara gerturatzen gaitu; pertsona nahiz kirolaria hazi eta hezteko ingurunera, hain zuzen.