Aste bukaera honetan Desoreka judo klubeko Jare Urrutia eta Jokin Hurtado euskal selekzioak aukeratuak izan dira Don Beniton ospatu den kadete kategoriako kopa Españan parte hartzeko.
Larunbatean Jokinek 50 kg azpiko kategorian parte hartu zuen, lehengo ronda sahiestu ondoren bigarren borrokaldia Castello borrokalari Madrildarraren aurka irabazi zuen. Hirugarren borrokaldian norgeiagoka sutsu bat burutu zuen Jokinek Santigo Madrildarraren aurka. Borrokaldi txukuna egin arren Golden scoren galdu zuen borrokaldia eta hemen amaitu zen Jokinen txapelketa honetako ibilbidea.
Jarek lehen borroka Victoria Valentziarrearen aurka izan zuen, honi irabazi ostean bigarren borrokaldian Sofia Extremadurako borrokalariari irabazi ondoren 3. Rondan sartu zen. Melillako Aitanaren aurka borrokatu zuen Jarek borrokaldi hau eta hau ere irabaziaz Jare final erdikoetara iritsi zen. Final erdikoa Matilde Alarcaoren Portugaldarraren aurka egin zuen Jarek eta pena haundiz baina ezin izan zuen borrokaldia irabazi. Hau honela Jarek bigarren aukera bat eduki zuen brontzezko dominarengaitik borroka egiteko eta kasu honetan Cantabriako Teresaren aurka jokatu zuen Jarek, fin ibili zen Jare borrokaldi honetan eta borrokaldi irabazi ostean brontzezko dominarekin bueltatu zen etxera. Izugarrizko txapelketa burutu zuen Arrasateko judoka gazteak. Hau baino garrantzitsuagoa izan zen urtarrilan izan zuen lesio batetatik bueltan egin zuen goi mailako lehen txapelketa zela eta erabat errekuperatua sentitu zela adierazi zuen judoka gazteak.
Sailkapen honekin Jare ranking naizionaleko 2. sailkatua da -52 azpiko kategorian, zorionak Jare eta Jokin jarraitu honela entrenatzen eta lehiatzen.
Esan beharra dago kadete mailan kirolariak federatuta daudela eta judoari dagokionez goi mailako kirolaren arautegi oso antzekoa erabiltzen dela. Denbora aldetik borrokaldiek iraupen berdina daukate eta baita estrangulazio eta luxazio teknikak barneratzen direla. Errendimenduari bideratutako kategoria honek judokei eskakizun handia eskatzen die, bai entrenamendu aldetik, bai prestakuntza fisikoaren aldetik eta bai norbanakoaren konpromezu eta familiei dagokien esfortzuagatik.
Amaitzeko esan Don benitoko txapelketa hau 2025-2026 kadete denboraldiko zirkuituko lehen txapelketa izan dela eta datorren denboraldia prestatzen hasteko termometro gisa balio izan diela Desorekako kirolariei, datorren hilabeteetan zer landu eta lan tekniko, taktiko nahiz fisikoari egokitzapenak planteatu ahal izateko.