Desorekako kirolariak Espainiako eskolarteko judo txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Desoreka judo kluba 2025ko api. 29a, 12:29

Beñat Ovejero eta Haitz Urrutia Euskadiko txapeldunak Espainiako eskolarteko txapelketan parte hartu zuten.

Aste bukaera honetan Huescan jokatu den Espainiako eskolarteko judo txapelketan izan dira Desoreka judo klubeko kirolariak.

Eskolarteko Espainiako txapelketan Haitz Urrutia eta Beñat Ovejero Desoreka judo klubeko kirolariek parte hartu dute. Haitzek 38 kg azpiko kategorian parte hartu zuen, Euskadiko txapeldun suertatu zelako. Arrasateko judoka gazteak bere klubeko kirolariek baino lehenago lortu du Euskadiko txapeldun izatea eta bailarako judoka gazteena da Espainiako eskolarteko judo txapelketan parte hartu duena.

Haitzek lehen borrokaldia galdu zuen eta ez zuen beste aukerarik izan dakiena erakusteko. Judoka gazteak ibilbide oparoa eduki dezakeela agerian utzi du baina txapelketa orduak eta goi mailako kirolariekin entrenatzea falta zaio oraindik emaitzak lortu ahal izateko. Zorionak Haitz egindako denboraldiarengatik!

Bestalde, Beñat Ovejero 66 kg azpiko kategorian lehiatu zen. Beñatek esperientzia mardula pilatu du aurtengo denboraldian estatu milan lehiatzen. Gipuzkoako, Euskadiko eta Legazpiko txapelketetan txapeldun geratu zen Beñat, eta horrez gain zenbait kopa Espainia txapelketan podium ugari bildu zituen. Beñatek denboraldia borobildu du Espainiako txapelketan podiumeko 3. postua lortuz, denboraldi izugarria burutu du Beñatek. Zorionak!!

Momentu honetan Desorekako kirolariak datorren denboraldia prestatzen hasi dira etorkizunean izango dituzten erronkei aurre egiteko stage eta entrenamenduak planifikatuz.

Aurrera #Desorekers!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak