Desorekako judokek judoz josiriko aste bukaera izan dute

Erabiltzailearen aurpegia Desoreka judo kluba 2025ko api. 9a, 11:32

Infantil eta kadeteen euskadiko txapelketan izan dira judokak eta baita alebinen gipuzkoako eskolarteko bigarren jardunaldian.

Aste bukaera honetan judoz josirik bizi izan zuten Desorekako kirolariek. Larunbat goizean infantilen txanda izan zen, Euskadiko eskolarteko infantil txapelketa ospatu zen Gasteizen eta Desorekatik, Irati Arribas, Beñat Ovejero eta Haitz Urrutia bertaratu ziren.

Emaitzei dagokienez Irati bostagarren postuan geratu zen, txapelketa eta denboraldi ona burutu arren, podiumetik postu batera geratu zen, brontzearengatik zeukan borrokaldia galdu ondoren.

Beñat Ovejero aurtengo Gipuzkoako txapeldunak, borrokaldi guztiak irabazi zituen eta Euskadiko txapeldun bihurtu zen. Beñat aurten izugarrizko denboraldia burutzen ari da, ikaskuntza eta esperientziaz betetakoa, bere judoa asko sendotu du. Españako kopetan hainbat podium lortu ondoren eta denboraldiko ranking-ean 6. amaitu ostean, Gipuzkoako, Euskadiko eta Legazpiko txapelketetako txapeldun izatea ere lortu du.

Haitz Urrutiari dagokionez, Urrutia Uriarte familiako judoka gazteena aurten txapelketa munduan murgiltzen hasi da. Gipuzkoako podiuma zapaldu zuen, hirugarren postua lortuz, eta oraingoan podiumaren gorenera igotzea lortu zuen, Euskadiko txapeldun bihurtuz. Biek datorren Apirilaren 26 an ospatuko den Españako eskolarteko txapelketan parte hartzeko aukera izango dute Hueskan, Euskal Selekzioko kide gisa.

Arratsaldean ordea, kadeteen txanda izan zen. Desorekako kadeteetatik, Iker Joaquín, Amets Garitano, Jokin Hurtado eta Iraide Jauregik parte hartu zuten, aurreko denboraldian lortu zituzten emaitzak kontuan hartuta gonbidatu gisa. Oraingo honetan, Jare Urrutia eta Lizar Garmendiak ezin izan zuten lehiatu lesio batetik errekuperatzen dabiltzalako.

Iraidek ez zuen bere borraka egunik onena izan eta Iker Joaquín eta Ametsek lan polita burutu arren, brontzezko dominaren borrokaldia galdu eta 5 . postuan geratu ziren. Jokin Hurtado judoka gazteak ordea, finalera iristea lortu zuen. Esan beharra dago kadete kategoria 3 urteko kategoria dela eta Desorekako judokak lehen urteko judokak direla. Jokinek aurten Españako sambo txapelketan txapeldun orde izatea lortu zuen, Gipuzkoako judo txapelketan 3. eta oraingoan Euskadiko judo txapelketan bigarren postua lortu du izugarrizko finala jokatu ostean, Enetz Marrero Ondarrutarra gailendu zelarik norgehiagokan.

Igandean ordea, alebinak izan ziren lehiatzen Urnietan eta Desorekatik 10 judoka gerturatu ziren. Judoka hauentzat lehen lehiaketak dira eta Desorekako metodologiak bere denbora uzten die judokei, kirolaren barne logika ulertu eta oinarri sendo bat lortu izan ahal izateko. Egia bait da oinarria lasai eta era sistematiko baten landuz lortzen direla eraikuntza sendoak. Garrantzitsua da judoa ulertzea eta Desorekako judo metodologiak hau lantzeko esfortzuak egiten ditu. Judokak beraien segurtasuna landu, judoa ulertu, kirolaren barne logika barneratu eta eraso-defentsaren nondik norakoa garatzea da helburu. Akatsak egitea garrantzitsua da ikasteko, akatsa baita baliabide pedagogiko garrantzitsuena eta hausnarketaren bitartez kirolari sendoak lortzeko giltza. Jarraitu borrokan, jarraitu akatsak burutzen eta jarraitu judoaz gozatu eta ikasten #Desorekers!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak