Desoreka judo klubeko kirolariak judoz beteriko astebukaera batean murgildu dira

Erabiltzailearen aurpegia Desoreka judo kluba 2025ko mar. 11a, 08:40

Larunbatean infantilak izan ziren Legazpiko txapeltan eta igandean Alebinak gipuzkoako txapelketako lehen fasean.

Aste bukaera honetan Desoreka judo klubeko kirolariek txapelketa ezberdinetan parte hartu dute. Larunbatean Legazpiko txapelketa ospatu zen eta Desorekatik Beñat Ovejero, Nahia Muniozguren eta Haitz Urrutia bertaratu ziren.

Nahiak borrokaldi latzak izan zituen eta hauei aurre egin arren ez zuen emaitzik lortu. Haitzek lehen 3 borrokaldiak irabazi zituen eta semifinaletan txapelketa irabazi zuenaren aurkako borrokaldia galdu zuen duintasun haundiz. Ondoren brontzezko domina lortzeko borrokaldia galdu eta bostagarren amaitu zuen txapelketa. Zorionak Nahia eta Haitzi beraien mugak gainditu eta ikaste prozesuan aurrerapausuak emteagatik.

Azkenik Beñat Ovejeroren ibilbidea aipatu behar dugu. Beñat Ovejero txapeldun geratu zen 66 azpiko infantil kategorian, aurten ibilbide ederra lantzen dabil Beñat, eta heldutasun maila hartzen dabil judoka moduan, zorionak Beñat jarraitu honela zure bidea egiten.

Igandean ordea alebin mailako gipuzkoako txapelketako lehen fasea ospatu zen eta bertara: Uxue Auzmendi, Labrit Alvarez, Aroa Isasa, Maria Barrutia, Aner altuna, Unax Altuna, Oxel Roo, Alain Garmendia, Ohian Llodio, Markel Unamuno eta Roderic Peña gerturatu ziren.

Askorentzat lehen txapelketa zen eta urduritasunak kudetzen eta txapelketaren nondik norakoak ulertu eta sentitzeko beharrezkoak diren denborak bizitzeko aukera izan zuten. Txapelketak badu izaera emozional haundia, frustrazioaren kudeaketa, norberak bakarrik bizi beharreko prozesua, barne logika barneratzea eta borroka-lehiaketaren intentsitatea bizi eta kudeatzeko gaitasuna moduko aspektuek askotan jarduera bera eklipsatzen dute. Hau bizi eta gainditu beharreko fase bat izaten da benetan lehiatzen hasteko eta hasiera arrotz eta batzuetan gogor ere egiten da.

Itzel ibili ziren Desorekako kirolari gazteak, lehiatzen ikasteko prozesu honetan bakoitzak bere ibilbidea burutzen. Aipatzeko moduan Markel Unamunok final bat jokatzeko aukera lortu zuela. Oxelek ere finala jokatu eta irabazi zuen. Azkenik Alainen lana goraipatzekoa izan zen, honek ere finala irabazi zuen. Kirolari gazteak adin honetarako ez ohikoa den maila erakutsi zuen lehiaketa guztian zehar. Kumikataren lan oso garatu batekin, desplazamendu ikaragarriak eginez eta eraso egoerak sortu eta exekuzio tekniko oso landuak azalduz.

Zorionak eman behar diegu gerturatutako kirolariei lan ikaragarria burutu zuten eta. Egoerari aurre egin eta beraien kirolari ibilbidean harri txikiekin bidea egiteagatik. Ekinez ikasten da egiten eta aukera honetan ere ederto ekin zuten judokek, zorionak eta jarraitu bidea egiten

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak