Erandion ospatu zen Iñaki Fuertes torneoan judo ikaskuntzan aurrerapausuak ematea lortu zuten Desorekako judokek.

Erabiltzailearen aurpegia Desoreka judo kluba 2024ko abe. 18a, 11:29

Desorekako 8 kirolarik parte hartu zuten txapelketan emaitza onak lortuz eta borrokaldi ugari pilatuz.

Aurreko aste bukaeran Erandion ospatu zen Iñaki Fuertes kadete torneoan izan ziren Desoreka judo klubeko kirolariak. Iker Joaquin, Amets Garitano, Lizar eta Martin Garmendia, Unax Altube, Jokin Hurtado, Iraide Jauregi eta Jare Urrutia bertaratu ziren txapelketan parte hartzera.

Emaitzei dagokienez Jokin Hurtado eta Iker Joaquinek ondo borrokatutako 3. postuak lortu zituzten 50 kg azpiko kategorian. Jare Urrutia 52 kg azpiko kategorian txapeldun izan zen borrokaldi guztiaz irabazi ondoren.

Kadete kategorian hasi berriak dira Desorekako judoka gehienak eta esan beharra dago kategoria honetan arautegi aldaketa asko daudela. Estrangulazio eta luxazioen txertatzea jokoan, borroka denboraren iraupena 4 minututara luzatzea eta bi urte nagusiagoko kirolariekin borrokatzea ez bait da bat ere erreza. Kategoria honek egokitzapen fasea dauka eta fase honetan murgilduta daude Desorekako kirolariak. Judoa garatzea da beraien helburua eta txapelketak judoaren egokitzapenerako ezinbesteko baliabide bihurtzen dira, ekintzak, teknikak eta desplazamenduak etab. ajustatzeko.

Hau esanda emaitzik atera ez zuten judokek ere denboraldi bikaina dabiltza egiten. Norberaren konfort gunetik irten eta frustrazioari aurre egin, aurreko txapelketako akatsak ajustatzen, baliabide berriak ikasi eta aplikatzen saiatzen, lehiatzen ikasten, emozio eta bizitakoari dagokion garrantzia ematen…

Askotan esaten den moduan emaitza aldagai hutsa bait da, akatsa izaten delako baliabide pedagogiko garrantzitsuena. Akatsak uzten digulako hausnarketarako aukera, akatsak ematen digulako egokitzapenak egiteko aukera eta akatsak zabaltzen digulako atzoko borrokalari bertsioa hobetzeko aukera. Beraz garrantzia akatsen identifikazio prozesuak hartzen du, akatsak egin eta hauetatik ikasteko aukeran ilusioz ekinez.

Jarraitu honela entrenatzen, borrokatzen eta lehiatzen.

Gora #desorekers!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak