Aste bukaera honetan Beñat Ovejero Desoreka judo klubeko kirolaria Barbastro izan da kopa Españan lehiatzen. Beñatek aurten 3 kopa Españako txapelketa lehiatzen du eta oraingoan oso ondo joan zaio Desorekako kirolariari.
Beñat Ovejerok ligaxken fasea gainditu eta zuzeneko kanporaketetan poliki poliki aurreantz joan zen finalera iritxi arte. Bikain jardun zuen Beñatek eta finala epaileek care sistemarekin begiztatu ondoren erabaki zuten garaile moduan aurkariari ematea borroka. Beñat zilarrezko dominarekin bueltatu zen etxera izugarrizko lana burututa. Zorionak Beñat!
Bestalde eta emaitzari bere garrantzia kendu nahi barik garrantzitsua da bizitako esperientzia, jasotzen ditugun feedbackak kontuan izatea eta lehiaketak, bizitzak eta honelako esperientzia aberasgarriek hazteko eta ikasteko ematen dizkigun aukerak ez desaprobetxatzea. Kirolari eta pertsona moduan hazteko aukera paregabea ematen digulako lehiak, beti ere hausnarketan oinarritutako praktika bat burutzen badugu. Ezinbestekoa bait da hausnarketa gure horretan hoberena emateko, hazteko, ikasteko, akatsak baduelako balio pedagogiko ikaragarria.
Ikuspegi honekin akatsa gure indar gune bihurtu genezake eta. Norberaren nortasuna sendotu, akatsak identifikatu eta hauek etorkizun hurbileko lanketa eremua bihurtzean beste maila batera salto egiteko aukera eskaintzen digu ikaskuntza prozesu honek.
Bide hau jarraitzen dute desorekako kirolariek, aspektu psikologikoak egunerokotasunean lantzen, eta baita aspektu tekniko eta taktikoak. Jarraitu gogo honekin entrenatzen eta lehiatzen #Desorekeres!!!