Txapelketaz eta ikaskuntzaz beteriko aste bukaera Desorekakoentzat

Erabiltzailearen aurpegia Desoreka judo kluba 2024ko urr. 29a, 10:55

Aste bukaera honetan Desoreka judoko klubeko kirolariak topera ibili dira txapelketa ezberdinetan murgilduta.

Larunbatean Anaitasuna torneoan parte hartu zuten infantilek eta kadeteek. Goizean infantilen txanda izan zen eta Desorekatik, Irati Arribas, Naia Muniozguren, Ane Arregi eta Haitz Urrutia bertaratu ziren. Ondo ibili ziren Desorekako judokak; batzuentzat erkidegotik haratagoko lehen txapelketa zen eta urduritasun eta antsietate mailak identifikatu eta norberaren mamuei aurre egiteko garaia izan zen.

Emaitzei dagokionez Haitz Urrutia brontzezko dominarekin bueltatu zen etxera, beste kirolariek lan ona egin arren emaitza esanguratsurik ez zuten lortu.

Kadeteetan Nerea Oroiz, Amets Garitano, Auritz LLodio, Iker Joaquin, Iraide Jauregi, Unax Altube eta Jare Urrutia bertaratu ziren Iruñera.

Aipatzeko lana Unax Altuberena izan zen, nahiz eta lehiaketa esperientzia txikia izan 2 borrokaldi irabazi zuen eta aurrerapauso nabariak azaldu zituen bere judo ikaskuntzan.

Ligaxketan antolatu ziren lehen norgehiagokak eta Ametsek, Auritzek, Iker eta ez zuten lortu hauetatik aurrera egitea. Kadete kategoriako lehen urteko kirolariak direla esan beharra dago eta kadete kategoria 3 urteko kategoria izanik, arautegi aldaketa sakona duela esan beharra dago honetan. Kansetsu waza (luxazioa teknikak) eta shime waza (estrangulazio teknikak) barneratzen ditu kategoria honek eta borroka denborari dagokionez ere 4 minutuko borroka denbora izaten da (honela nagusien judo arautegi eta denbora berdina da).

Nerea Oroiz Arrasatearrak bigarren postua lortu zuen. Bikain ibili zen Nerea, borroka estrategia milimetroan mantendu zuen eta bere lana akats oso gutxi eginez burutu zuen. Finala eta oso estu borrokatu zuen baina tamalez aurkariak irabazi zion, Zorionak Nerea jarraitu ikasten eta gogor entrenatzen.

Azkenik Jare Urrutia -52 kg azpiko kategorian  txapeldun izan zen. Borrokaldi guztiak irabazi zituen eta lurreko borrokan maisutasunez borrokatu zen. Zituen 3 borrokaldietan zutikako puntuak lortu eta zutikako borroka lurreko borrokarekin ondo lotu zuen 3 borrokaldiak sumisioz irabaziz.

Igande goizean Urnietan ospatu zen Gipuzkoako senior txapelketan parte hartu zuten Desorekako Naiara Oroiz eta Braian Menak. Braian eta Naiara gogotsu ibili ziren borroketan baina tamalez ez zuten aparteko emaitzarik lortu. Jarraitu bidea egiten bikote.

Azkenik aipatzea ere Beñat Ovejero Avileseko infantil mailako super kopan izan zela lehiatzen. Beñatek ere lan ikaragarria burutu zuen ligaxken faseko 3 borrokaldietatik 2 irabaziaz. Tamalez berdinketa hirukoitza izan zen eta beraien arteko emaitzak eta puntuazioagatik Beñatek ez zuen lortu kanporaketa zuzenetara pasatzea.

Desoreka judo klubak argi dauka nola jokatu eta zer eskatu kirolariei. Emaitza ez da exijitu ahal den zerbait, aldagai hutsa baita eta ez dago ez kirolari ezta entrenatzaileen eskuetan. Hori bai, exijitu daitekeena jarrera da, entrenatzeko gogoa, pozik eta alai egoerei aurre egitea, gogotsu bideari ekitea eta daukagun bertsio onena ematea. Hau honela eginda ez kirolariak ezta entrenatzaileok ere ezin izango dugulako ez triste, ez haserre egon; norberak duen onena emanez gero lasai egon gaitezkeelako. Jarraitu honela borrokatu eta lehiatzen #Desorekers!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak