Denboraldia orain dela aste gutxi batzuk hasi zen eta Desoreka judo klubeko kirolariek hasi dute beraien aurtengo txapelketen ibilbidea. Kopa Espainiako zirkuituan sartu dira kirolariak eta kasu honetan infantil eta kadete kategoriako kirolariak lehiatu dira.
Kadeteetan, Iker Joaquin, Jare Urrutia, Amets Garitano, Auritz Llodio, Lizar Garmendia, Iraide Jauregi eta Jokin Hurtado lehiatu ziren. Iker, Jare eta Auritz lehen borrokaldian erori ziren. Lizarrek lehen borrokaldia irabazi eta bigarrenean oso duin galdu zuen, aurkariak ne wazan irabazi zion. Iraidek lehen borrokaldia pasa ondoren bigarrengoak erori zen. Amets izan zen ibilbide luzeena egin zuena 4 borrokaldirekin. Azkenik Jokinen ibilbide aipatzeke, Jokinek 3 borrokaldi burutu zituen ere.
Egokitzapen urtea
Judoan kadete kategoriak hiru urte irauten ditu eta Desorekako kirolariak lehen urteko kadete mailan daude. Kategoria honetan estatu mailako lehiaketetan maila izugarria izaten da eta ulertu daiteke aurtengo ikasturtea trantsizio denboraldi gisa. Borroka denbora handitzen da, 4 minututako borrokak, eliminatoria zuzenak dira eta luxazio eta estrangulazio teknikak txertatzen dira judoan, hots, nagusien arautegi berdina.
Hau honela ikasturte hau egokitzapen gisa ulertzen du Desorekak, kategoria berrira egokitu eta jakintza eta konpetentzia berriak garatuaz. Aldaketak, egokitzapenak eta hobekuntzak ez dira egun batetik bestera iristen. Lan, behaketa, hausnarketa eta esfortzu askorekin iristen dira aldaketak. Orainaren gizarte honek askotan ez digulako honelako lanketak egiten uzten. Dena nahi da orain, azkar eta berehala eta batzuetan; askotan ez esatearren aldaketak keinu, ikara edo detaile ikusezinetatik abiatzen dira. Prozesuan sinisteagatik, etengabe jarduteagatik eta ekinaren ekinaz aurrera pausuak burutzeagatik.
Bejondeizuela Desorekers! Jarraitu horrela pertsona eta borrokalari moduan garatzen. Broma artean esaten dugun moduan. BORROKA DA BIDE BAKARRA!!!
Infantilek lan ikaragarria
Infantilen kasuan ordea, Beñat Ovejero eta Irati Arribas bertaratu ziren Kantabriara. Lehendabizi Iratik borrokatu zuen. Irati promozio mailan lehiatu zen. Maila honetan ligasketan banatzen dituzte kirolariak eta Iratiren kasuan 4ko ligaska bat egokitu zitzaion. Iratik 3 borrokaldi burutu zituen 3ak maisutasunez irabaziaz. Iratiri ere hasi zaio nabaritzen urteetako lana eta heldutasun maila. Etengabeko presioa sartzen ibili zen lurreko borroka eta zutik egoera eta desplazamenduak egoki hautatuz eraso garbiak bota zituen. Aipatzeko azken borrokaldian lortu zuen ippona seoi nage ikaragarri betekin. Zorionak Irati!!
Azkenik Beñat Ovejeroren txanda iritsi zen. Beñatek elite mailan lehiatu zuen. Infantil kategoriako Espainiako maila gorenean lehiatu zuen Beñatek -66kg azpiko kategorian. Beñaten kasuan ere 4 partaideko ligaska baten lehiatu zuen. Lehen 3 borrokaldiak ongi irabazi zituen Beñatek. Oso ippon polit bat burutu zuen Beñatek, o uchi gari kenken mugimendu batekin. Ligasken fasea amaituta eliminatoria zuzenetan Beñatek lehen borrokaldia galdu zuen eta final laurdenetan erori zen bosgarren postua lortu eta dominatik borrokaldi batera eroriz.
Bai Iratik eta baita Beñatek ere lan ikaragarria burutu zuten, zorionak bioi, eta kadeteei egin zaien hausnarketak ere beraientzako balio die. Egina esfortzuz eta ekinez burutzen dela eta jarrai dezatela bidea egiten.