Aurreko martxoak 2-3an Gipuzkoako infantil eta kadete judo txapelketak jokatu ziren. Desoreka judo klubeko kirolariak bertaratu eta emaitza paregabeak lortu zituzten.
Infantil kategorian:
Jokin Hurtado -38 kgtan urrea
Jare Urruatia -48 kgtan urrea
Lizar garmendia -50 kgtan zilarra
Iraide Jauregi -63 kgtan zilarra
Nerea Oroiz -52 kgtan zilarra
Beñat Ovejero -55 kgtan brontzea
Iker Joaquin -46 kgtan brontzea
Amets Garitano -66 kgtan brontzea
Kadete kategorian:
Naiara Oroiz -52 kgtan zilarra.
Bestalde aste bukaera honetan, martxoak 16 an nazioarteko Legazpiko txapelketa jokatu da. Bertara ere Desoreka judo klubeko infantil taldea bertaratu da eta ondorengo emaitzak lortu dituzte.
Jokin Hurtado -38 kgtan urrea
Amets Garitano -66 kgtan urrea
Jare Urruatia -48 kgtan urrea
Lizar garmendia -50 kgtan urrea
Iraide Jauregi -63 kgtan brontzea
Nerea Oroiz -52 kgtan brontzea
Iker Joaquin -46 kgtan brontzea
Beñat Ovejero -55 kgtan 5. postua
Auritz Llodio -60 kg tan 5. postua
Desorekako kirolariak maila gorenean emaitzak ateratzeko gai direla erakusten dabiltza aurtengo denboraldian, izan ere aurten, 44 eta 60 lehiaketa borrokaldi burutu dituzte kirolari bakoitzak. Lehiaketan esperientzia mardula garatzen dabiltza kirolariak eta honekin batera bizi esperientzia paregabea jasotzen. Beste toki batzuetara bidaiatu, geografia ezberdinak ezagutu, bertako gastronomia, jende ezberdinarekin entrenatu eta lehiatu, lagun berriak egin... kirolak eskaintzen dituen aspektu kualitatiboz jabetu...emaitza aldagai hutsa baita; bideak askoz aukera politagoak eskaintzen ditu pertsona moduan hazi eta hezteko. Denoi gustatzen zaigun arren urrezko domina, bideak eskaintzen digun aukera ikasteko eta pertsona moduan garatzeko askoz baliotsuagoa da, lagunen arteko harremanak sakontzeko, arazoei aurre egin eta ezberdintasunetatik indarguneak sortzeko...aberastasunez betetako bide oparo bat hain zuzen.
Bide honetan jarraitzen dute Desorekako kirolariak buru belarri eta etorkizuneko kirol erronkei aurre egiten. Ondorengo topagunea Euskadiko kirol jokoak izango dira apirilak 14an ospatuko dena.