Barbastroko eta Madrilgo Espainiako Kopan parte hartu dute Desorekako judokek

Denboraldi hau oparoa izaten hari da desorekako judokentzat. Ibilbide luzea, bidaiak, maila handiko borrokaldi asko egiteko aukera eta hazkuntza pertsonala bizitzeko aukera ematen hari da 2023-2024 denboraldia.

Aurreko aste bukaeran, azaroaren 17-18an Barbastron ospatu zen Espainiako Kopako judo txapelketara bertaratu ziren Desoreka judo klubeko kirolariak.

Kadete mailan Naiara Oroizek parte hartu zuen eta infantil kategorian Auritz Llodio, Lizar Garmendia, Jokin Hurtado, Beñat Ovejero eta Jare Urrutiak parte hartu zuten.

Bikain ibili ziren Desorekako judokak, nahiz eta emaitzei dagokionez Naiara, Auritz, Jare eta Lizarrrek ez zuten klasifikatzerik lortu dominengatik borroka ahal izateko. Beñat Ovejero ere fin ibili zen eta bilakaera ona darama Desorekako eskoriatzarrak, zituen borrokaldi guztiak irabazita. Jare Urrutiak 5. postua lortu zuen, fin ibili zen ligaxken fasean baina final laurdenetan erori zen.

Azkenik Jokin Hurtadoren parte-hartzea aipatzea dagokigu, Jokinek podiumera igotzeko aukera izan zuen bere denboraldi honetako bigarren podiuma lortuaz, 3 postua lortu zuen Jokinek.

Aste honetan ordea Madrilen ospatu den Espainiako Kopan parte hartu dute Desorekako judokek. Parte-hartze aldetik infantil kategorian ibili dira Beñat Ovejero, Jare Urrutia, Jokin Hurtado, Nerea Oroiz, Auritz Llodio, Lizar Garmendia eta Jokin Hurtado.

Beñat Ovejerok promozio kategorian parte hartze du, Beñatek 3 borrokaldi burutu zituen hiru borrokaldiak irabaziaz. Aurreko jardunaldietan egindako akatsak leuntzen dabil judoka eta horrez gain bere judoa garatzen dabilela ere nabaritu zen oraingoan, jarraitu honela Beñat.

Nerea Oroiz Arrasatearra ere animatu zen oraingoan parte hartzera, Nerearen lehen kopa zen eta urduritasunei aurre eginda lan txukuna egin zuen Nereak, sinistu prozesuan Nerea, bide onetik goaz eta.

Auritz Llodiok parte hartze honetan Barbastron eginiko bidetik haratago joan zen. Brontzezko domina lortzeaz gain, maila nazionaleko bere lehen podiuma alegia, bere buruarengan sinisteari ekin zion. Judoari dagokionez, norabide aldaketak hobetu zituen (mate baten ostean lortutako eta puntuagarri ez zen ko uchi gari itzel bat ), kontra baten lortutako ura nage itzel bat…zorionak Auritz egindako lanarengatik eta baita emaitzarengatik.

Lizar Garmendiak ere Basbastroko lana hobetu zuen emaitzari dagokionez, Lizarrek ere bere lehen maila nazionaleko podiuma lortu zuen, brontzezko domina ain zuzen. Lizarrek oraingoan urduritasuna oso ondo kudeatu zuen, presio gabe jokatzen zuenaren irudia ikusi zitzaion. Horrez gain ne wazan, lurrean alegia, maisutasunez jardun zuen eta Desorekatik zorionak eman nahi diogu egiten ari den denboraldiagatik, jarraitu bidea egiten.

Jokin Hurtadok bere maila nazionaleko 3. podiuma lortu zuen Madrilen, brontzezko domina lortu zuen Yague Madrildarraren aurka final erdietan galdu ostean. Zorionak Jokin, lan itzela zurea ere denboraldi honetakoa.

Azkenik Jareren ibilbidea aipatu behar da. Jare aurten izugarrizko bidea egiten hari da, Desorekako beste borrokalariak bezala. Oraingo honetan ez zuen lortu ligaxken fasean aurrera botatzea. Erorketetatik jaikitzeko gaitasuna dugu judokok, ukemiak egiten. Egin ezazu ukemi Jare eta jaiki beste borrokaldi bati ekiteko.

Gogor entrenatu, lehiatu, bidaiatu, lagunak egin, garaipenak ospatu, galtzeak era positiboan bizi, galeratik hazi eta ikasi…gogoratu dezagun galtzeak dakarren aukera. Hausnarketarako aukera, pertsona hobeago bat izateko aukera, hobekuntza prozesuak gauzatzeko aukera, ikaskuntza berriak txertazeko aukera, frustrazioa nahiz espektatibak berrikusi eta hauekin hazteko aukera… edalontzia erdi utzik dagoela ikusi beharrean erdi beteta dagoela ikusteko begirada lantzeko aukera ere eskaintzen digu honelako egoerek. Kirolean psikologiak garrantzi handia du eta honek pertsona garatzeko aukera paregabeak eskaintzen ditu, eta kirolean ikasitako egoera hauek eguneroko bizitzan ikaskuntza hauek txertatzeko aukera ere sortzen du.

Azkenik aipatzea, Desorekako judoketatik Lizar, Jare, Auritz eta Jokin (2. postuan) Espainiako Kopako rakingean top 10ean daudela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak