Desoreka judo klubeko infantilen mutil taldea Gipuzkoako judo txapeldunak izan ziren

Erabiltzailearen aurpegia Desoreka judo kluba 2023ko aza. 6a, 07:20

Atzo, igandea, Zarautzen jokatu zen alebin eta infantil taldekako judo txapelketan Desorekako judokak mutilen taldeak urrezko domina lortu zuen, Gipuzkoako taldekako infantil txapedunak bihurtu ziren.

Atzo, igandea, hilak 5a, Zarautzen alebin eta infantil kategoriako taldekako judo txapelketa burutu zen. Desoreka judo klubekoek 2 talde bertaratu zituzten. Alebinen talde bat eta infantilen beste talde bat. Alebinen kasuan Mikel Vitoviz, Oier Pujana, Oxel Roo, Aner eta Unax Altuna, Mikel Unamuno, Aner Tola, Ohian Llodio, Alain Garmendia eta Haitz Urrutiak sortutako taldea osatzen zuten.

Alebinak ez daude lehiatzera ohituta eta kategoria honentzat egokitzapen fase gixa planteatzen dituzte Desorekakoek txapelketak. Lagun eta familiarekin bidaiatu, emozioen kudeaketa ikasi, norbera tatamian zentratu, lehiaketa arauak ulertu eta norberak dakien judoan aurrerapausuak lortzea dira helburuak judoka gazteentzat.

Bi norgehiagoka burutzea lortu zuten Arrasate eta Aretxabaletako Desorekako judokek, lan txukuna egin zuten. Zorionak judokak!! Etorkizun oparoa duzue aurrean eta.

Azkenez, judoka infantilen txanda izan zen, kasu honetan Lizar Garmendia, Beñat Ovejero, Iker Joaquin, Iker Avila eta Auritz Llodiok osatutako taldea aurkeztu zen Desorekak. Lan ikaragarria egin zuten taldekideek, aspaldian lehiatu gabe ibili zen Iker Avilak lehiaketa tatamira itzulera egin zuen eta kirolari  moduan heldutasun maila erakutsi zuen iraganaeko mamuei aurre eginak, zorionak Iker! Iker Joakin ere ederto ibili zen, goraipatzeko Arrasatearrak egindako lana Eneko Azpeitiaren aurka, jakin dezagun Eneko 2022 -38 kg azpiko txapelduna zela eta Ikerrek gogotsu eutsi zion borrokaldiari, txapelketa itzela burutu zuen honek ere. Auritzek 2 ippon ikaragarri lortu zituen bere estilo horretan jarraituz. Beñat Ovejero Eskoriatzarraren finaleko borrokaldia txalotzekoa izan zen ne-wazan irabazi zuen hau, aurkaria lurrean osae-komin 20 segundutan zehar eusten. Azkenik Lizar Atxabaltarraren ibilbidea aipatzea tokatzen da, Lizar oso eroso ikusi zen txapelketan, judoka moduan heldutasuna agertzen hasi den judoka. Kumi kata, desplazamendua, eraso, kontra eraso... oso oso fin aritu zen Lizar eta borrokaldi guztiak irabazi zituen nahiz eta bere kategoria baino pisu gehiago baten lehiatu, zorionak Lizar!

Aipatzeko da ere Lizardiko Zarauztarren aurka izan zela finala, final polita eta emozioz beterikoa 4-1 irabazi zuten Desorekako judokek, jokatutako lau borrokak irazi zuten Judokek, pixu batean pertsona bat falta zitzaion taldeari eta borrokaldi hau galduta amaitu zen finaleko norgehiagoka.

Zorionak bertaratu ziren judoka guztiei eta honela entrenatzen jarraitzeko indarra eta gogoa opa nahi diegu Desorekako judokei!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak