DESOREKA JUDO KLUBA AVILESEKO SUPER KOPA ESPAÑAN

Erabiltzailearen aurpegia Desoreka judo kluba 2023ko urr. 31a, 10:35

2023-2024 TXAPELKETA DENBORALDI EMANKORRA DESOREKAKO JUDOKENTZAT

Astebukaera honetan infantil eta katdete mailako Aviles hiriko Sper Copa España ospatu zen. Copa espainetan dagoen maila goreneko txapelketa da hau (aurten 1800 judoka batu dituen ikuskizuna), copa españako zirkuituan super kopak, copa a eta copa españa modalitateak daude, bakoitzak ranking nazionalean ezberdin puntuatzen duelarik.
 
Torrelavegako Copa españan Desoreka judoko kirolari batzuk, Jokin Hurtado, Lizar Garmendia, Jare Urrutia eta Autitz LLodiok goraipatzeko emaitzak atera zituzten lau kirolariak ranking nazionalean posizionatu zirelarik. Aste honetako Siperkopan intentzio berarekin gerturatu ziren Avilesera. Larunbatean kadeteen txanda izan zen eta Naiar Oroiz Desoreka judo klubeko kirolariak parte hartu zuen.
 
Naiara fin ibili zen eta lehen norgehiagoka irabazi eta bigarren norgeiagoka borrokatua izan arren ez zuen lortu semi finalerako pasea lortzea. Nairararentzak Copa Españako lehen txapelketa zen eta bere jarrera ikaragarria erakutsi zuen, zorionak Naiara jarraitu horrela.
 
Igandean ordea infantilen txanda zen. Desorekatik Beñat Ovejero, Jokin Hurtado, Iraide Jauregi, Lizar Garmendia, Auritz LLodio eta Jare Urrutia bertaratu ziren.
Ligaxken fasean itzel haritu ziren Desorekako judokak, azpimarratzeko Beñak Ovejerok egindako 3 borrokaldiak, 3 ak irabazi zituen eta aurreko txapelketan eginiko akatsetatik ikasteko aukera eman zizkion Avileseko kopak.
 
Jokin Hurtadok ere ligaxken fasea ederto pasa zuen eta final 16renetan harri gogorra tokatu zitzaion, aurreko kopa irabazi zuen mutiko madrildarra. Jokin fin ibili zen baina ezin izan zuen norgehiagoka irabazi. Zorionak Jokini  egindako lanagarik.
 
Auritz LLodio eta Iraide Jauregi ederto haritu ziren borrokaldi bana irabazita eta jarrera ezin hobea erakutsi zuten baina tamalez ligaxken fasea pasatze ez zuten lortu. Hala eta guztiz ere goraipatzeko ippon bana lortu zuren Auritzek harai-goshi ikaragarri bat eta Iraidek bi Ura-nage ederrak, zein baino zein politagoak. 
 
Lizar Garmendiak ligaxken fasea erraz pasa zuen borrokaldi guztiak irabazita. Goraipatzeko ligazken faseko bigarren borrokaldian egindako lana, lurreko sekuentzia zoragarriak burutu bait zituen. Honez gain ligazkako askez borrokaldian maixutasunez irabazi zuen azken borrokaldia, wazari bat lortu ostean bere egoeraren jabe izan eta lasaitasunez aritu zen. Aurkariak zeukan dena kontran denbora eta Lizarren aldeko puntuazioa, itxaron egin zuen eta aurkaria erasoan hasi zenean bere akatsa aprobetxatu eta maixutasunek bereganatu zuen borrokaldia. Eliminatorietan sartu zenean Gaztelako gazte baten kontra galdu zuen norgehiagoka, zorionak Lizar.
 
Azkenik Jare Urrutiaren ibildea aipatuko dugu. Jarek ligaxken faseko borrokaldi guztiak irabazi zituen eta final laurdenetan Marta Nuñezen aurka borroka egitea tokatu zitzaion. Marta Nuñez Andaluziarrak kaleratu zuen Jare Torrelavegan eta final laurdenetan berarekin borroka egitea tokatu zitzaion. Borrokaldian Martan aurreratu zen wazari batekin eta segundu gutxitara Jare berriz sartu zen borrokaldia wazari bat sartu zionean. Oso parekatuta izan zen borrokaldia, Jarek kumikataren kontra mantendu zuelarik eta baita tatamiko erdigunea. Tamalez martaren ezkerreko seoi otoshi batekin amaitu zen norgehiagoka, bigarren wazari bat eman zioten eta amaitu zen Jareren txapelketa. Jarek 5. postua eskuratu zuen eta ranking nazioanlean lehen postuengatik borrokan diardu.
 
Zorionak partu hartu zuten Desorekako kirolari guztiei egiten ari diren denboraldi itzelarengatik.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak