Jaturabaeko urtegitik joko dugu errepide bazterretik eta Arrikrutzeko kobaren sarreraraino hurreratuko gara, handik baserri-bideetatik zehar Arantzazuko santutegira iristeko. Hemen hasiko da gaurko aldaparik latzena, Biozkorniako lepora ailegatu arte ez baitugu atsedenik izango. Biozkorniatik aurrera, ordea, dena beherantz egitea tokatuko zaigu, Kataberaraino lehenengo eta, bide zaharrak erabiliz, Oñatiko Murgia auzoraino ondoren. Hutsa falta zaigu Oñatiko herrigunera heldu eta etapa amaitzeko.
Oharra: Ibilbidea Arriktutzeko aparkalekuan hasiko da, maiatzaren 7ko ibilbideari jarraiera emanez, autobus zerbitzua erabiliz mugitu ahal izateko.
Eguna: 13/05/2023
Ordua: 09:00
Elkartze gunea: Oñatiko Herriko Plaza
Telefonoa: 943796463
Emaila: puntaikpunta@debagoiena.eus
Derrigorrezkoa aurrez izena ematea: HEMEN