2019/12/14 12:00

EZKUTUKO ALTXORRAK. Errosario Santuko ospitala

EZKUTUKO ALTXORRAK. Errosario Santuko ospitala
Ibarraundi museoa, Eskoriatza
Gaur egun arreta deitzen duen eraikin honek lau mendeko historia du. Eraikuntza lanak 1600. urtean hasi ziren, Juan de Mondragón Perura joandako Arkarazotarraren eskutik. Ordutik ona ugariak izan dira pairatu dituen gora beherak (sute handiak, jabetza aldaketak, erromesen abenturak...) eta eman zaizkion erabilerak (txiroentzako ospitalea, odol ospitalea, umezurztegia, fraideen komentua, unibertsitatea...). Bisita honetan eraikinaren nondik norakoak ezagutuko ditugu Ana Isabel Ugalde historialariaren eskutik.
EMAN IZENA: 943796463 edo turismo@debagoiena.eus

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak