PUNTAIK PUNTA 2019

Erabiltzailearen aurpegia Turismo Debagoiena 2019ko api. 16a, 13:34

Debagoieneko Bidezidorren Jaialdia
Debagoienako 4. senderismo jaialdia Eskoriaratzan izango da maiatzaren 1etik 5era.

 

Maiatzaren 1etik 5era izango da PUNTAIK PUNTA, Debagoieneko bidezidorren jaialdiaren laugarren edizioa, Euskal Herriko senderismoko lehen jaialdia.  Eskoriatza izanik gune zentrala gainontzeko herrietan ere mendi ibilbide gidatuak eskainiko dira.

 

Debagoienaksenderismoaren eskualdea izan nahi du; natura turismoan erreferente. Maiatzaren 1etik 5era Debagoienasenderismoaren eskualdea bihurtuko da. Aldi berean, eskualdeko eskaintza turistikoa zabalduko da ohizko garaietatik kanpo.

 

 PUNTAIK PUNTADebagoieneko bidezidorren jaialdiarekin arlo desberdinak harremanetan jartzen dira: turismoa, kultura, kirola,… eskaintza integrala osatuz; Debagoiena eskualdearen irudia Euskal Herrian zehar zabalduz eta aldi berean, eskualdeko turismo eta kultur eskaintza zabalduz.

 

Senderismoa aukera paregabea da naturara, ondarera eta inguruaren ezagupenera hurbiltzeko paisaiaz gozatuz… kirola eginez…. ondare historiko-artistikoa, etnografikoa ezagutuz… nekazal guneetan, elizateetan, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean OSASUNA, KIROLA, TURISMOA uztartzen dira jaialdi honetan.

INFORMAZIO GEHIAGO: http://puntaikpunta.turismodebagoiena.com


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak