Debagoiena, Debagoiena
Gaur egun arreta deitzen duen eraikin honek lau mendeko historia du. Eraikuntza lanak 1600. urtean hasi ziren, Juan de Mondragón Perura joandako Araoztarraren aginduz. Ordutik hona ugariak izan dira pairatu dituen gora beherak (sute handiak, jabetza aldaketak, erromesen abenturak...) eta eman zaizkion erabilerak (txiroentzako ospitalea, odol ospitalea, umezurztegia, fraideen komentua, unibertsitatea...). Bisita honetan eraikinaren nondik norakoak ezagutuko ditugu Ana Isabel historialariaren eskutik.
Aurrez izena eman behar da: info@ignaziotarlurraldea.com 943 79 64 63