Arrakala

Erabiltzailearen aurpegia Daniela Pedroza Blanco 2026ko apirilaren 1a

Adriana lagunarekin nindoan, biok kolonbiarrak.

Lasai-lasai gindoazen San Andresko denda baten bila, eta 26-30 urte inguruko gizon gazte batekin gurutzatu ginen. Ikusi gintuenean, zakila modu lotsagabean ukitzen hasi zen. Aurrera jarraitzen saiatu ginen, baina ez zen hor amaitu. Etxera bueltan, berriro topo egin genuen harekin, eta berriro gauza bera. Metro batera hurbildu nintzaion eta esan nion: "Zer gertatzen zaizu? Ikusi gaituzunean zergatik hasi zara zakila ukitzen? Gaixo madarikatua!", oihukatu nion. Askok egiten dutena egin zuen hark: ezulertuarena egin.

Gau hartan ezin izan nuen lorik egin: itxita zegoen kutxa bat irekitzea bezala izan zen. Badakit gizon guztiak ez direla berdinak, baina nekea hor dago. Hemen seguruago nengoela pentsatzen nuen; matxismoak gehiago pisatzen duen herrialde batetik nator, non agerikoagoa den, baina honekin egin dut topo hemen. Mina, amorrua eta inpotentzia, baina, batez ere, nekea. Nire barruko alarma guztiak piztu zaizkit; babesik gabe sentitzen naiz, suminkor, triste, eta oso ondo non jarri ez dakidan amorru bat

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak