Babes dezagun kultura-aniztasuna!

Kultura-aniztasunaren Nazioarteko Eguna da maiatzaren 21a, elkarrizketa eta garapena aldarrikatu gura duena.

Amerika Elkarteko ordezkariok egun hori ospatzeko dei egiten diegu herritar guztiei. Izan ere, ez da edozein egun, kultura-aniztasuna apaingarri bat ez dela gogorarazteko eguna baizik. Hori baita gizarte justu eta humano baten oinarria. Arrazismoaren, esklusioaren eta etxebizitza eskubidea bezalako eskubideen galeraren aurrean, guk benetako berdintasunaren aldeko apustua egiten dugu. Aurten, Arrasate Herri Eskolako eta Arizmendi Ikastolako ikasleek elkarrekin idatziko dituzte aniztasunaren aldeko ipuinak eta poemak, eraldaketa haurtzarotik hasten baita. Ezin dugu onartu aurreiritziek banatu gaitzaten. Aniztasuna indarra da; elkarrizketa da; etorkizuna da.

Orain, inoiz baino gehiago, defenda dezagun mugarik gabeko mundu bat, zeinetan justizia soziala ez den amets bat, guztion artean lortutako eskubide bat baizik. Aniztasuna bizi egiten da, defendatu egiten da eta, noski, ospatu egiten da!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak