Gurasoei kobratu egiten zieten egonaldia, etxebizitzaren, janaren eta ametsak errealitate bilakatzeko aukeraren truke. Josek, esaterako, futbolari profesional izan nahi zuen. Baina iruzur hutsa zen guztia. Lotsagarriena izan zen ordezkatzen ez gaituztenek sortutako plana izan zela. Egunero esperantzaz beterik saiatu arren, baldintza prekarioetan bizirauten dugu. Amerika Elkarteak, ahal zuen heinean, kalean geratu zen mutiko bat lagundu zuen. Zaurgarri eta instituzio publikoen babes barik geratu zen. Nik, pertsonalki, Udaleko, Ertzaintzako eta Gizarte Zerbitzuetako ateak jo nituen, baina ihes egin zuten, irtenbiderik eman gabe. Erantzunak etsigarriak izan ziren: "Zergatik ez duzue erroldatzen? Ez dugu larrialdietarako funtsik".
Gurutze Gorriari eskerrak, gazteari elikadura-bonu bat emateagatik. Baina zer gertatzen da Udalarekin eta Gizarte Zerbitzuekin? Halako gertakariekin, zera datorkit burura: pandemiako krisi garaietan bezala, benetako berdintasuna elkarrekin aurrera egiten dugunean sortzen dela.