Nosaltres les valencianes

Erabiltzailearen aurpegia Carol Palacio 2021ko ira. 12a, 00:00

Udaro, milaka turista etortzen dira nire herrira, Valentziar Herrira. Horien artean, euskaldun asko. Hauetariko gehienek ez dakite Valentziar Herria bere historia, hizkuntza eta kultura propioa duen herri kolonizatu bat dela.

Valentziako erresuma Aragoiko Jaume I.aren konkista feudalarekin jaio zen (1208-1276). Lurraldea erresuma independente berri bihurtu zen, bere legez hornituz, Aragoiko koroaren barruan –Valentziako erresuma, Aragoiko erresuma, Bartzelonako konderria, etab.–. Katalan hizkuntza ezarri zuten bertara emigratu zuten katalanek, eta, horregatik, valentziarra izan da Valentziako hizkuntza nagusia. Felipe V.a Borboikoak eta diktadura frankistak valentziarren gaitasun politiko, linguistiko eta kulturala erreprimitu zuten etengabe. Hala ere, gaur egun, Valentziar Herriak erabateko subiranotasuna lortzeko borrokan dirau, herri gisa iraun nahi badugu geratzen zaigun bide bakarra delako.

Gure herria ezagutzera doan pertsona oro bertako historiaz galdetzera, bertako kultura ezagutzera eta bertako hizkuntza erabiltzen saiatzera gonbidatuko nuke. Gora herri askeak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak