Neoliberalismoa eta pandemia

Erabiltzailearen aurpegia Carol Palacio 2021eko martxoaren 12a

Egungo erregimen neoliberala norbanakoarekiko menderatze mekanismoak aplikatzeaz arduratzen da, norbanakoaren jarrera eta ekintzak askeak balira bezala interpretaraziz.

Une oro geure burua hobetu nahian bizi gara, eta norbanakoaren esfortzu hauek bat datoz sistemaren optimizazioarekin. Jarrera honek, ordea, autosuntsiketara garamatza, inoiz ez baikara asetzen. Sistemak geroz eta emankorrago izatera behartzen gaitu etengabe, eta, ondorioz, inoiz ez dugu behin betiko helburu bat lortzearen sentsaziorik; gabezia eta erru sentimenduz bizitzera kondenatuta baikaude. Ondorioz, porrotaren ardura guztia nork bere gain hartzen dugu, sistema dudan jarri beharrean.

Pandemiaren ondorioz bizi ditugun ezjakintasun eta inpotentzia garai hauetan, arriskua ez da norbanakook bizitza sozialean eta politikoan parte hartzeari uko egitea soilik. Gure arazoak norberaren esfortzu pertsonalekin edota erresilientzia gaitasunarekin besterik konponduko ez dela sinisten dugun bitartean, oso zaila izango zaigu modu kolektiboan borrokatzea eta aldaketa sozialak lortzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak