Animalien babeserako lege berria

Erabiltzailearen aurpegia Carlota Alfaro Ortega 2021eko urriaren 9a

Asteak daramatzagu irakurtzen martxan dela animaliak babesteko Euskadiko lege proposamen berria.

Entzun ditugu lege horrek animaliei ekarriko dizkien abantaila izugarriak, baina egia da? Bitxia bada ere, animalien babeserako elkarteen %90 aldaketaren aurka daude. Zergatik? Ezin da ukatu legeak hobekuntza handiak ekarriko dituela. Hainbat neurri harritzekoak dira: zero sakrifizioa, animaliak lotuta edukitzeko edo erakusleihoetan erakusteko debekua, katu kolonien CES bidezko kontrola... Animaliak dituzten zirkuak ere debekatuta daude! Baina legea arretaz irakurriz gero, indarrean dagoen legedian sartzen ez den bazterketa bat aurkituko dugu: "Ekoizpen- edo errenta-animaliak kanpoan geratzen dira". Hau da, lege berria argitaratzen den egunera arte Euskadiko aziendak bere ongizatea babesten duen legedia du. Hori bertan behera gelditzen da lege berria argitaratu bezain laster. Behiak, ardiak, ahuntzak eta zaldi gehienak babes eremu horretatik kanpo geratuko dira. Nola liteke animalien babeserako lege baten eguneratzeak animalien zati handi bat baztertzea?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak