Zorionez, une honetan gobernu aurrerakoien olatu berri bat ari da indartzen Hego eta Erdialdeko Amerikan. Kepa Sebal-ek, ordea, irailaren 22ko bere bigarren gutunean, Morales, Petro, AMLO, Maduro eta antzerako presidente ezkertiarrei, populistatzat hartzeaz gain, beraien herrietako egoera kaxkarren arduradun izatea leporatu zien. Agian, beretzat Batistak, Pinochetek, Videlak, Somozak, Carlos Andres Perezek –PSOEko señor X-en lagun mina–, Bolsonarok, Alvaro Uribek edo Bush aita-semeek, Trumpek, Bidenek eta zerrenda luze bateko "demokrata ongileek" ez dute arazo endemikoen inolako erantzukizunik. http://www.argia.eus/argia-
AEB Anaia Handia, Europar Batasuna, multinazionalak, NDF, NATO... saiatzen dira mundua hobetzen, estatu- kolpe edo inbasioen bidez baldin bada ere miseria sozialak gainditzen, baina hain ezjakin diren herri atzeratu horiek ez daude prest, ez dira beraien eskuzabaltasuna ulertzeko gai, ezta?
Oharra: Bi urte barru Generalisimoaren heriotzaren 50 urte beteko dira. Igaro dira nahiko urte presentismoa alboratu eta "bere garaiko" pertsonaia historiko bezala besterik gabe onartzeko ala beste 50 urte itxaron behar da oraindik? https://muhimu.es/cultura-
--------------
Balen Tramon
Arrasate