Pozik baino gehiago, penaz

Erabiltzailearen aurpegia Beñardo Kortabarria 2025eko abenduaren 23a

Txirrinduzale amorratua naiz.

Txirrinduan ibili zale izan naiz urte askoan, modan egon baino lehen; azkenaldian, baina, ikusle eta laguntzaile zereginetan murgildu izan naiz. Auskalo zenbat ordu pasa izan ditudan telebista aurrean txirrindularitzari begira, auskalo zenbat botilatxo eman ditudan hemen inguruko lasterketetan, zenbat txalo eta animo, eta auskalo zenbat bidegurutze eta biribilgune zaindu ditugun txalekoa jantzi eta banderatxoa hartuta. 

Eta datorren urtean, Lokatzak egindako lanari esker, Euskadiko Itzuliko etapa bat herritik abiatu eta Bergaran amaituko da. Munduko talde onenak hemen izango ditugu. Berez, pozez hartu beharko nuke berria, baina ezin dut. Izan ere, talde horien artean, izena aldatu bai baina izana aldatu ez duen Israel taldea egongo da. Antzerako egoeran, Kanariar uharteek erabaki dute hurrengo urteko La Vueltan han egitekoak ziren bi etapak ez dituztela egingo. Pena handiz bada ere, Lokatzako bazkide moduan, gauza bera egingo nuke. Ez dugu zuritu behar genozidioa!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak