Euskarak zurekin jai!

Erabiltzailearen aurpegia Beñardo Kortabarria 2022ko aza. 13a, 00:00

Antzuolan bizi garenon hamarretik zortzik euskaraz ondo jarduteko gaitasuna daukagu.

Bederatzigarrena ez da gauza euskara txukun erabiltzeko, baina badu nolabaiteko maila zerbait ulertu eta esateko. Hamargarrenak, berriz, ez du harremanik euskararekin.

Euskararen ezagutzaren datua herrian sekula egon den altuena da. Erabilerarekin, ordea, ez da gauza bera gertatzen: hamar antzuolarretik seik baino ez dugu egunerokotasunean eta beti euskara erabiltzen. Azken aurreko neurketan, zazpi ginen; hortaz, atzerantz goaz.

Euskararen erabileraren neurketak emandako datuak dira aipatutakoak. Niretako ez da sorpresa izan; kalekume izanik, susmatzen nuen. Terrazetan, dendetan, kirolean, eskola aurrean… gaztelania ari da nagusitzen. "Gure kuadrillan X ibiltzen da, eta haura ez baztertziagatik, ba, erderaz egiten dogu". Jarrera hori ulertzen dut, baina poliki-poliki hilobira garamatza; ez dakienari ere egin behar zaio euskaraz, beharra senti dezan. Bihotzean labankada ematen diguna, berriz, hiru/lau/bost euskaldun elkartu eta erdaraz jarduten dutenen jarrera. Horiek euskara erailtzen ari dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak